Lauroba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lauroba
Datuak
Jatorria Donostia (Gipuzkoa)
Musika mota power-pop, rock
Urteak 2004 - 2018
Produkzioa
Diskoetxea(k) GOR Diskak, Oihuka
Taldekideak
Iker Lauroba
Haritz Lauroba
Iñaki Ortego
Ane Bastida
Andoni Garcia
Lehengo taldekideak

Iñigo Asensio, Alain Urkola, Borja Fernandez

Lauroba Donostian sortutako power-pop eta rock musika taldea da. Hainbat diska atera dituzte dagoeneko eta bertako abeslaria den Iker Laurobak ere atera ditu beste bi bakarka.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingo taldekideak (2016):

  • Iker Lauroba - ahotsa, gitarra, sitarra, sintetizadoreak, organoa
  • Haritz Lauroba - bateria
  • Iñaki Ortego - pianoa
  • Ane Bastida - baxua, koruak
  • Andoni Garcia - gitarra

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Iker eta Haritz Lauroba anaiek sortu zuten 2004an, aurretik zebiltzan Utikan eta Hamaika Bide taldeak utzi ondoren[1]. 2005ean eman zuten aurreneko kontzertua Intxaurrondoko Gaztetxean. Bertan emandako zuzenekoa grabatu eta hau izan zen taldearen demoa. 2006an Borja Fernandez eta Alain Urkola batu zitzaien eta Donostiako pop-rock lehiaketa irabazi zuten. Honi esker 2006an lau abestitako maxi diska kaleratu zuten. 2008an grabatu zuten lehenengo diska, Gauari gauarekin[2]. Ondoren diska berriak etorri ziren, ...egunarekin, Bidea eta IV.

Hamalau urteko ibilbidearen ondoren taldeak etenaldi bat hartzea erabaki du. 2018ko martxoan 3an eman zuten azken kontzertua Donostiako Doka kafe antzokian[3].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lauroba (2005) - maketa
  • Lauroba (2007) - maxi diska, 4 kantu.
  • Gauari gauarekin (2008, GOR Diskak)
  • ...egunarekin (2010, GOR Diskak)
  • Iglu bat basamortuan (2012, Oihuka)
  • Bidea (2014, Oihuka)
  • IV (2016, autoekoizpena)[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]