Legamia natural
Legamia natural | |
---|---|
ore eta pre-ferment (en) | |
Materialak | mikrobioma urra irina |
Legamia naturala[1] esne-bakterioen (lactobacillus) eta legamien kultura sinbiotiko baten bitartez lortutako nahastura da, bihi osoko irinez eta urez osatutako ore batean garatzen dena. Handik lortutako orea legamia naturalezko ogia egiteko erabiltzen da, bere zaporea ematen diona, okin-legamiaren ezberdina. Legamia naturalezko ogia bereziki garratza izan daiteke, esne-bakterioek azido laktiko eta azido azetikoa ekoizten dutelako (hartzidura laktikoa); garraztasun hori nabariagoa edo arinagoa izango da, legamia naturala nondik lortzen den eta zelan gordetzen den.
Ogia hartzitzeko balio izan ohi du, legamia komertziala existitu aurretik. Gari edo zekale bezalako zerealetan oinarrituta, okinek betidanik gordetzen dute legamia naturala, dela isurkari-egoeran, dela masa-zati gisa, egunero ogia egiteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «legamia natural» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |