Lehendakaritza

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lehendakaritza
Lehendakaritza. Gasteiz, Euskal Herria..jpg
Lehendakaritzaren aireko ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  EH
Lurraldea  Araba
Herria Gasteiz
Helbidea Nafarroa kalea, 2
Mendizorrotza
Arkitektura
Garaia Lehendakaritzaren webguna

Lehendakaritza Eusko Jaurlaritzako agintea edo gobernua, hots, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta sailburuak beregain hartzen dituen barne erakundea da. Lehendakaritzaren egoitza edo eraikina Arabako Gasteiz hiriburuaren hegoaldean dago, Mendizorrotza auzoko Nafarroa kaleko 2. zenbakian, Nieves Cano pasealekuarekin bat egiten duen gunean.

1990eko hamarkadaren hasieran eraiki zuen Javier Egaña arkitektoaren taldeak eta hor biltzen dira Lehendakaritzako unitate administratiboak: Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia; baita lehendakariak lanerako dituen bulegoak, Kontseilu Gela eta komunikabideen aurrean agertzeko aretoa ere. Zenbait artelan aipagarri ere badaude barruan, hala artisau tradiziozkoak nola egungo euskal arteari buruzkoak.

Lehendakaritzaren eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendakaritza eginkizuna Eusko Jaurlaritzaren jarduna koordinatzeaz gain, zeregin hauetaz arduratzen delarik:

  • Harreman sozialak eta instituzionalak eta Euskadi atzerrian ordezkatzea.
  • Garapenerako lankidetzaren eta genero-berdintasunaren arloko politikak.
  • Hedabideei informazioa ematea, teknologia berrien garapena eta multimedia ekoizpena.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lehendakaritza Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz