Leihotik jaurti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pragako leiho jauritzeak, Matthäus Merianen lana

Leihotik jaurtitzea ala leihotik botatzea, norbait leihotik jaurtiz unean bertan hiltzeko edo zauritzeko asmoz burututako ekintza da. Norbaitek bere buruaz beste leihotik jaurtiz egiten duenean ere erabiltzen den esapidea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Europan, maiz eman zen gertakaria da, adibidez, Hogeita Hamar Urteko Gerrari hasiera eman zieten Pragako leiho jauritzeak.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko Braveheart film ospetsuan, Eduardo "Hankaluzea" I.a Ingalaterrakoak (Patrick McGoohan) bere seme Eduardo printzearen (Peter Hanly) maitalea ezustean lepotik hartu eta gaztelu bateko leihotik jaurtiz hiltzen du, nahiz eta benetazko historian ez zen halako gertakari latzik jazo.

Eduardo printzeak bazuen Piers Gaveston izeneko gaskoi zaldunarekin adiskidetasun handi eta estua, baina ez zegoen filmean iradokitzen den bien arteko harreman homosexualik, aldiz, Eduardo I.ak Gaveston gogokoa ez izatearen arrazoia zalduna eta erregegaiaren arteko mailen desberdintasunean zetzan, bai eta zaldunak zuen adimena, jatortasuna eta trebeziak bere semearentzako adiskide desegokia izatea zela pentsatzeak ere, azken aldian semeak ohitura txarrak hartzen ari zela iruditzen baizitzaion. Printzeak bere adiskideari erregeek bakarrik jaso zezakeen titulua eskeini nahi izatean, Erregeak zalduna gortetik kanporatu zuen, baina inolaz ere ez hil.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]