Eduardo I.a Ingalaterrakoa
Eduardo I.a Zangaluzea[1] (Westminster, 1239ko ekainaren 17a – Burgh by Sands, 1307ko uztailaren 7a) Ingalaterrako erregea izan zen 1272 eta 1307 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike III.aren eta Leonor Proventzakoaren semea zen eta, 15 urte zituela, Leonor Gaztelakoarekin ezkondu zen Burgosen (1254), Gaskoiniako gatazkari amaiera emateko Alfontso X.arekin haren aitak lotutako tratuaren baitan. Baroien matxinada zapaldu zuen, 1265ean Simon V.a Montfortekoari nagusitu ondoren. Galesko herria menderatu zuen (1277-1283), baina ezin jarri ahal izan zuen Eskozia bere mende, bereganatzeko ahaleginak egin arren (1297). Erregearen agintea indartu zuen, baina hala ere finantzabide bereziak aitortu zizkion Parlamentuari (1295).
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1254an, Leonor Gaztelakoarekin ezkondu eta hamalau seme-alaba izan zituzten:
- Katalina (1264 - 1264).
- Joana (1265 - 1265).
- Joanes (1266 - 1271).
- Henrike (1268 - 1274).
- Leonor (1269 - 1297), Alfontso III.a Aragoikoa eta Henrike III.a Barkoarekin ezkondu zena.
- Juliana Katalina (1271 - 1271).
- Joana (1272 - 1307), Gilberto Clarekoa eta Rafael Monthermerkoarekin ezkondu zena.
- Alfontso (1273 - 1284), Chesterko kondea, Baionan jaioa.
- Margarita (1275 - 1333), Joanes II.a Brabantekoarekin ezkondu zena.
- Berengaria (1276 - 1278).
- Izen ezezaguneko alaba bat (1277 - 1278).
- Maria (1279 - 1332), moja.
- Elisabet (1282 - 1316), Joanes I.a Holandakoa eta Humphrey Bohungoarekin ezkondu zena.
- Eduardo (1284 - 1327), oinordekoa.
1290ean Margarita Frantziakoarekin ezkondu eta hiru seme-alabak izan zituzten:
- Tomas (1300 - 1338) Norfolkeko kondea
- Edmundo (1301 – 1330) Kenteko dukea
- Leonor (4 May 1306 - 1311)
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Henrike III.a Ingalaterrakoa |
Ingalaterrako erregea 1272–1307 |
Ondorengoa Eduardo II.a Ingalaterrakoa |
Aurrekoa Henrike III.a Ingalaterrakoa |
Akitaniako dukea 1272–1307 |
Ondorengoa Eduardo II.a Ingalaterrakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo I.a Ingalaterrakoa |
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |