Braveheart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Braveheart
Braveheart.svg
Filma
Jatorrizko izena Braveheart
Urtea 1995
Generoa Film biografikoa
drama filma
Gerra-zinema
akziozko filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 177 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Eskozia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mel Gibson
Gidoigilea(k) Randall Wallace
Antzezlea(k)
Mel Gibson (William Wallace)
Sophie Marceau (Elisabet Frantziakoa)
Brendan Gleeson
Patrick McGoohan (Eduardo I.a Ingalaterrakoa)
Angus Macfadyen (Roberto I.a Eskoziakoa)
James Cosmo
David O'Hara
Ian Bannen (Robert de Brus, 6th Lord of Annandale)
Tommy Flanagan
Brian Cox
Alun Armstrong
Michael Byrne
Peter Mullan
Donal Gibson
Catherine McCormack (Murron MacClannough)
Gerard McSorley
John Kavanagh
Rupert Vansittart
Sean Lawlor
Peter Hanly (Eduardo II.a Ingalaterrakoa)
Sandy Nelson




















Ekoizpena
Ekoizlea Mel Gibson
Alan Ladd
Bruce Davey
Stephen McEveety



Konpainia ekoizlea The Ladd Company
Icon Productions

Edizioa Steven Rosenblum
Bestelako lanak
Musikagilea James Horner
Argazki-zuzendaria John Toll
Sariak
Kanpo loturak

Braveheart (euskaraz ‘’Bihotz Adoretsu’’) drama-akziozko film bat da, 1995ean estreinatutakoa. Bost Oscar sari irabazi zituen, horien artean film onenarena. William Wallacen bizitzan oinarrituriko film epikoa da, Eskoziako heroi nazioala bera. Mel Gibsonek zuzendu eta ekoitzi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

William Wallace (Mel Gibson), "Braveheart" ezizenez, errebelde eskoziarra da. Eduardo I.a Ingalaterrakoa (Patrick McGoohan), ezizenez Longshanks edo Hankaluze, ingeles errege ankerraren aurkako herriaren matxinada bat zuzentzen du; honek Eskoziako Erresumaren Koroa lortu eta herrialdea bereganatu nahi du, azken eskoziar erregeak seme-alabarik izan ez zuela aprobetxatuz.

Umea zela (1280 inguruan) Wallacek bere aita eta anaia galdu zituen ingelesen eskuetan, eta beste asko erail dituzte ordutik. William gaztea bere osaba Argyleren zaintzara igaro zen, eta honek atzerrira eraman zuen formazio on bat izan zezan. Handik urte batzuetara Eskoziara itzuli da bakean bizitzeko asmoz. Baina ezinezkoa da. Izan ere, Longshanksen zapalkuntza are handiagoa da ius primae noctis (Lehen gaueko eskubide) delako lege ankerra ezarri duenetik.

Murron McGlannough bere bikotea, zeinarekin ezkutuan ezkondu zen, Lanarkeko sheriffak erail du (Wallacek ez zuelako ingelesek bortxa zezaten utzi). Une horretatik aurrera, Eskozia ingelesen zapalkuntzatik askatzeko bere erabakiak ez du atzera bueltarik izango. Bere ausardia, karisma eta adimenari esker boluntario asko elkartuko zaizkio. Esate baterako, bere klaneko kideak, Hamish Campbell bere haurtzaroko adiskidea, edo Esteban Zoroa irlandar xelebrea. Eskoziarren aurka, ingelesek porrot iraingarria jasango dute Stirlingeko zubiko guduan.

Garaipenaren ondoren, nobleek "Eskoziako Zaindari" izendatu dute Wallace, baina honek badaki oportunismoagatik egin dutela eta ez daudela elkarturik. Longshanksek erosi egin ditu nobleak. Robert Bruce zalantzatiak (Angus Macfadyen), Eskoziako Koroarako oinordekoak, ez daki zer egin: bere aita legendunak (Ian Bannen) Ingalaterrako Erresumarekin konpontzeko esaten dio, baina bera Wallacen alde dago.

Etsaia itzuliko zenaren jakitun, Wallacek Ingalaterra inbaditu eta York hartu du. Baina ezusteko aliatu bat aurkituko du: Galesko printze emagizonaren emaztea, Elisabet Frantziakoa printzesa (Sophie Marceau). Tiranoak negoziatzen denbora galtzeko bidali zuen, baina emakumea Wallacen alde jartzen da eta biek maitasun-harreman sutsua izango dute.

Ingelesen erantzuna berehalakoa izan da. Wallacen armadak galdu egin du Falkirkeko guduan, nobleek eginiko traizioa dela eta. Wallacek ihes egitea lortu du zauritua egon arren. Robert Brucek gogo txarrez onartu zuen Longshanksen alde egitea, baina borrokaren ondoren gorpuz betetako gudu-zelaia zeharkatzen du eta, erabat damututa, berriz okerreko aldean ez dela egongo agintzen dio bere buruari.

Wallace eta bere gizonek erresistentzia antolatzen dute. Falkirken traditu zuten nobleak berak akabatzen ditu. Wallace jada mitoa bihurtu da, eta ingelesentzat sekula baino arriskutsuagoa da orain. Hala ere, berak badaki nobleziaren laguntzarik gabe ez dagoela zer eginik. Horregatik arriskatzen da beraiekin Edinburghen elkartzera, Brucek eskatuta (hau benetan bere alde dago). Baina gainerako nobleek beste asmo batzuk dituzte eta Wallace ingelesek harrapatzen dute. Bruce gazteak, etsipenak jota, hilzorian dagoen bere aitari egozten dio azpijokoa.

Wallace Londonera eramaten dute, traizioagatik kondenatu, eta gogor torturatu eta lepoa mozten diote “Askatasuna!” oihu egin ondoren. Baina bere sakrifizioa ez da alferrikakoa izan. Ingalaterrako Eduardo I.a hil egin da, eta Eduardo II.a ahul eta emagizonak ordezkatu du. Robert Bruce Eskoziako erregea da, baina mendekotasuna agindu behar dio errege ingelesari.

Horren ordez, Brucek borroka egitea erabakitzen du eta bere soldaduak animatzen ditu honela esanez: "Wallacekin eman duzue odola, orain eman ezazue nirekin!". Bannockburngo guduan (1314) irabazi egiten dio gizon gehiago zituen armada ingelesari.

Alba gu bràth! ("Eskozia Betirako!")... azkenean Eskozia aske da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]