Lekuona (eraikina)

Koordenatuak: 43°18′50″N 1°53′56″W / 43.314°N 1.899°W / 43.314; -1.899
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lekuona (eraikina)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Koordenatuak43°18′50″N 1°53′56″W / 43.314°N 1.899°W / 43.314; -1.899
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1963
Berreraikuntza 2021
Erabilerafabrika
zentro kulturala
ErabiltzaileaLekuona 1963 - 2007
Lekuona Fabrika 2007
Kontaktua
HelbideaUrantzu Kalea, 7, 20100 Errenteria, Gipuzkoa

Lekuona Errenterian (Gipuzkoa) dagoen eraikin bat da. 1963an eraiki zenetik hainbat erabilpen izan ditu; 2007 arte okindegia eta 2021etik aurrera kultur etxea izan da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekuona okindegia zen garaiko argazkia.

Tren geltoki aurrean Olibet gaileten fabrikarena izandako 1.800 metro koadroko orube batean fabrika eraiki zuen Lekuona enpresak 1963an eta jarduera horretan erabili 2007 urte arte.[1]

Lekuona enpresa lekuz aldatu zenean Errenteriako Udalak erosi zuen eraikina. Hasiera batean fabrika eraistea pentsatu bazen ere, gerora kontserbatzea erabaki zen, Kosten Legeak orubean eraikitzea ez zuelako baimentzen. Horregatik, okindegiaren egitura egokitzea erabaki zen. Udalak liburutegia bertara lekuz aldatzeko proiektu bati ekin zion. Magdalena kaleko lokal txikiago bat hartzen baitzuen, eta gertu dauden Topoko trenbideak bikoizteari ekitean eraitsi behar zelako.[2]. Ondoren, garatze proiektuak Dantzagunea-Artelekuren egoitza izatea aurreikusi zuen[3]. Horretarako, Fabrikaren orubea deskontaminatu egin behar izan zen[4][5].

Hasierako proiektua aldatu egin zen, bi faktorek bultzatuta: batetik, toki- eta foru-erakundeen osaera politikoa aldatu egin zen, eta, bestetik, Arteleku zentroa suntsitu egin zen, Txomin Eneako uholdeek 2011n izan zuten eragin suntsitzailearen ondorioak. Proiektu berriak Dantzagunea, Dantza eta Arte Eszenikoen Fabrika izena hartu zuen. Liburutegi zerbitzua Niessen izandako fabrikaren instalazioetan izatea etorkizunean proiektatuko litzateke. Obrak egiten hasi zen Construcciones Amenabar eraikitzaileak. Azkenik, 2017an, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin finantziazio eta proiektuaren inguruko desadostasunak bideratu ondoren (tartean, hirigintzako gaiak, eraikuntza-bolumena handitzea eta Kostaldeei buruzko Legearen eraginak), Lekuona Fabrika kultur proiektua garatzeari ekin zitzaion.[6]. Proiektu berriak kultur sorkuntzarako espazioak, udal liburutegi berria eta auditorio bat barnebiltzen zituelarik. Arkitektura proiektuiaren esleipena VAUMM arkitektura estudioak lortu zuen, ondorengo eraikinaren diseinuaz arduratu zirelarik.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errenteriako Olibet-Ugarritza auzoko Urantzu kalean dago kokatua, Oiartzun ibaiaren alboan.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lekuona Fabrika (kultur proiektua), 2021etik aurrera

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)Mitxelena, Antton.- Lekuona desde 1858 Argitaratua Oarso aldizkarian (argitaletxea: Errenteriako Udala; orr. 22-28 (2008)
  2. (Gaztelaniaz) MUGA, Aitziber.- Errenteria conservará el edificio de la panificadora Lekuona, Noticias de Gipuzkoa, 2007-07-22[Kontsulta data 2021-06-27]
  3. Prozesu parte-hartzaile baten bidez definituko da Lekuonaren proiektu arkitektonikoa | Herribizia. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  4. «Iniciada la última fase de descontaminación del suelo en Lekuona - Medioambiente Errenteria» ingurumena.errenteria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-26).
  5. (Ingelesez) asalamouras_6w4ttbnc. (2016-11-21). «LEKUONA» Certus (Noiz kontsultatua: 2021-06-26).
  6. (Gaztelaniaz)Arenaza, Txema.- Lekuona a través de la hemeroteca (y otros escritos).- Oarso aldizkarian, 56. alea.(2021) 114-121 orr. ISSN 2386-9070

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]