Oiartzun (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Oiartzun

Oiartzun ibaia Oreretan.JPG


Oiartzun ibaia Errenterian.
Kokapena Gipuzkoa
Luzera 16,6 km
Arroa 82,27 km²
Iturburua Aiako Harria
Ibai ahoa Pasaiako badia, Bizkaiko golkoa

Oiartzun[1] ibaia Gipuzkoan jarioan dabilen ibairik motzena dugu.

Gipuzkoaren ekialdean kokaturiko Oiartzun ibaiaren arroak 82,27 km²-ko eremua hartzen du. Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako herria zeharkatuz eginiko ibilbideak 16 km eskasean lau herri hauetan bizi diren 80.000 bat biztanleren eta Gipuzkoako industrigune nagusienetako baten eta merkataritza portu nagusiaren eragina jasaten du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia baina garrantzi handikoa da. Oiartzun ibaiaren bailara Paleozoikoan (orain 380 milioi bat urte) hasi zen eratzen, Euskal Herriko bailara zaharrenetarikoa dela esan daiteke. Prezipitazio aldetik, bere iturburua euririk gehien egiten duen euskal zonaldean kokatua dago (2300 mm). Ur kopuru hau dela Oiartzun ibaiaren iturburu inguruan San Anton, Añarbe eta Domiko urtegiak aurki genitzake.

Ibaia 16,6 km luze da, eta %4,5eko malda du batez beste. Oso malda pikoa da; izan ere, urek tarte handia jaisten dute luzera txikian. Arroak itxura luzexka du. Ugaldetxoko industrialdean batzen diren Aiako Harri eta Bianditz mendien magaletatik sorturiko Arditurri ibaiak eta Aldura mendiko magaletako urek bultzatzen duten Sarobe ubide nagusiek hornitzen dute urez ibai ttipi hau, gehienbat. Ezin ahaztu, halaber, Altzibar auzoan Arditurrira batzen den Karrika erreka.

Arroaren goialdean, Aiako Harrietan, ditu maldarik handienak. Goialdeko harana, oso estua, V itxurako da. Erdialdeko ibilgua leunagoa da eta uholde ordokia eratzera iristen da. Behealdeko ibilguan, berriz, Pasaiako senaia dugu; garai batean padura handia, gaur egun Pasaia eta Errenteriako herriek eta portuko instalazioek okupatua.

Ibaiaren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria jarduera handiko eskualdea denez eta hondakin urak arazten ez zirenez, ibaia oso kutsaturik izan da urte askoan. XX. mendearen bukaeran eta XXI.aren hasieran, hala ere, egoerak hobera egin du, industria zikinenetako asko itxi direlako eta araztegiak jartzen hasi direlako.

Dena dela, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako.[2][3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]