Leodegária de Jesus
| Leodegária de Jesus | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1889ko abuztuaren 8a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1978ko uztailaren 12a (88 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | poeta |
Leodegária Brazília de Jesus (Caldas Novas, 1889ko abuztuaren 8a – Belo Horizonte, 1978ko uztailaren 12a) brasildar poeta, argitaratzaile eta irakaslea izan zen[1][2][3].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Antônio de Jesus eta Ana Isolina Furtado Lima de Jesus irakasleen alaba, Leodegária de Jesus 1889an jaio zen Caldas Novasen. Bi hilabete zituela, familia Jataíra joan zen bizitzera. Goiás hiriko Sant'Ana ikastetxean egin zituen ikasketak. Goiásko eskola-hezkuntzaren, literaturaren eta prentsaren garapenean pertsonaia garrantzitsua izan zen. Goiás estatuaz gain, Espírito Santo, São Paulo eta Amazonas estatuetan ere lan egin zuen[1]. Batez ere poesian nabarmendu zen eta bi liburu argitaratu zituen[4]. Bere ekarpen handienetako bat A Rosa aldizkaria izan zen, Cora Coralina idazlearekin batera sortu zuena 1907an[5].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Coroa de lírios (1906)[6]
- Orchideas (1928)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Portugesez) Miranda, Antonio. «Poesia goiana: Leodegária de Jesus» Antonio Miranda (kontsulta data: 2020-06-27).
- ↑ (Portugesez) «Leodegária de Jesus, poeta de Goiás, recebe homenagens» O Popular 2019-08-24 (kontsulta data: 2020-06-27).
- ↑ (Portugesez) Ferreira Rezende, Tânia. «A semiótica dos corpos na literatura goiana: o corpo negro de Leodegária de Jesus» Plurais 8: 131-159. (kontsulta data: 2024-07-14).
- ↑ (Portugesez) «Encontro de Poesia e Artes celebra 130 anos de nascimento de Leodegária de Jesus e Cora Coralina» Jornal Opção 2019-08-14 (kontsulta data: 2024-07-14).
- ↑ (Portugesez) «Uma pioneira da poesia» Universidade Federal de Goiás 2014-12-15 (kontsulta data: 2020-06-27).
- ↑ (Portugesez) Juares Moreira Streglio, Cosme. (2015). «A lírica de Leodegária de Jesus: devaneio poético e imagem» Pontifícia Universidade Católica de Goiás (kontsulta data: 2024-07-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Brasilgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
