Leodegundia Ordoñez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leodegundia Ordoñez
Bizitza
Jaiotza [[]]
Herrialdea Asturiasko Erresuma
Familia
Aita Ordoño I.a Asturiaskoa
Ezkontidea(k) Gartzea Eneko
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak aristokrata

Leodegundia Ordoñez IX. mendeko Iruñeko erregina ezkontidea zen.

Aita Ordoño I.a Asturiaskoa eta ama Munia edo Nuña zituen. Neba, berriz, Alfontso III.a Asturiaskoa.

Ezaguna da Iruñeko errege bat ezkondu zuela, baina ez dakigu ziur nor den. Noizkoa zen eta lehendabiziko izen ezezaguneko emaztea zuela eta, litekeena da Gartzia Eneko edo Ximeno Iruñekoa izatea.

Leodegundia ezaguna da batik bat Leodegundiaren Epitalamioa edo Leodegundiaren eztei-kanta deritzon konposizioa gorde delako. Epitalamioak ezteietarako egiten ziren kantuak ziren, eta latinezko kantu honen agiriak Ertaroko Europako lehen notazio musikaletako bat dauka idatzia.