Edukira joan

Leonardo de Figueroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonardo de Figueroa
Bizitza
JaiotzaUtiel, 1650
Herrialdea Gaztelako Koroa
Aragoiko koroa
HeriotzaSevilla1730eko apirilaren 9a (79/80 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaFigueroa family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak

Leonardo de Figueroa (Utiel, Valentzia, 1650-Sevilla, 1730), XVII. mendearen amaierako urteetan eta XVIII. mendearen hasierakoetan, Sevillan zenbait komentu eta eliza eraiki zituen arkitekto bat izan zen.

1670 eta 1675 bitartean, jada Sevillan dagoela ezagutzen da, non igeltsero lanbidean lanean ari den. Hiri honetan biziko da bere gainontzeko bizitzan, eta arkitekto bezala ospetsu egingo da. Bere lehen lan garrantzitsua, Sevillako Hospital de los Venerables izan zen, honen eraikuntza zuzenduz 1686 eta 1696 bitartean.

1682an, Hospital de la Caridad izeneko ospitalearen lanak jarraitzeaz arduratzen da, ziur asko patiokoak, non beste espainiar ospitaleen sistema tradizionalaren arabera, Toledoko Taveraren Ospitalea kasu, bi patio biki sortzen dituen galeria bat eraikitzen duen.

1691 eta 1709 bitartean, San Pablo El Real komentu domingotarreko eliza eta klaustroaren eraikuntzan lan egin zuen. Eliza, egungo Santa Maria Magdalenaren parrokia da. Jada desagertua dagoen klaustroa, 1950eko hamarkadan botatzen amaitu zen. Gurutzaduraren elkargunean egin zuen oktogono formako kupula ausarta nabarmentzen da. Bere lanaren izaera biziki apaingarria eta oso polikromatuak, distira handia hartzen du tenplu honen kanpoaldean zein barrualdean, non tailaturiko adreilua, kolore biziko azulejuak, igeltseriak eta margolan apaingarriak tartekatzen diren.

1696 eta 1712 bitartean, El Salvadorreko Elizaren ganga, kupula, fatxada eta dorrean lan egin zuen. Tenplu honek, berriki zaharberritua izan ondoren, bere distira guztia berreskuratu du.

Azkenik, bere maisulana, San Luis de los Francesesen Eliza izan zen. 1691tik aurrera eraikia, oinplano zentralekoa izatearen berrikuntza du, ardatzetan abside erdizirkularrak dituela, Erromako Navona Plazan dagoen Santa Inesen elizaren imitazio bezala.

Bere semeetako bi, Matías José de Figueroa eta Ambrosio de Figueroa ere arkitektoak izan ziren, eta euren aitaren lanaren jarraitzaileak. Ambrosioren semea, Antonio Matías de Figueroa, familiako azken arkitektoa izan zen.

Parte hartu zuen lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Hospital de los Venerables
  • San Pablo El Real komentuko eliza, gaur egun Santa Maria Magdalenaren Eliza dena.
  • San Pablo El Real komentuko klaustroa, gaur egun desagertua dagoena.
  • El Salvadorreko Eliza
  • San Luis de los Francesesen Eliza
  • Mesdeetako antzinako komentuko klaustroa, gaur egun, Sevillako Arte Ederren Museoa dena.
  • Santa Catalinaren Elizako Sakramentu Kapera
  • San Telmoren Jauregia
  • San Acasioren antzinako komentuko patioa
  • Hospital de la Caridad

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonardo de Figueroa Aldatu lotura Wikidatan