Hospital de los Venerables

Koordenatuak: 37°23′07″N 5°59′24″W / 37.38524°N 5.99011°W / 37.38524; -5.99011
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hospital de los Venerables
Antiguo Hospital de Venerables Sacerdotes
Kultura ondasuna
Seville old town
Hospital de los Venerablesen fatxada nagusia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°23′07″N 5°59′24″W / 37.38524°N 5.99011°W / 37.38524; -5.99011
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1675
ErabiltzaileaFocus-Abengoa Foundation (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0003854
Webgune ofiziala

Hospital de los Venerables Sacerdotes (Apaiz Gurgarrien Ospitalea), orokorrean Hospital de los Venerables izenez ezaguna, bere izena daraman plazan dago, Sevillako Santa Cruz auzoaren erdian eta Murilloren lorategietatik, katedraletik eta Errege Alkazarretatik oso gertu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere historia, Hermandad de El Silencio delakoak 1627tik aurrera, apaiz agure, pobre eta ezinduei laguntzea erabakitzen duenean hasten da, eta babesa eta laguntza eman eta mantentzen zituzten etxe bat alokatu zutenean. Lan honek, anaitasunak 1673an beste anaitasun bat sortu arte jarraitu zuen, bere xedea, 1627tik egiten ari ziren lana soilik betetzea izango zelarik, eta Ospitalea eraikitzea erabakitzen da.

Justino de Neve y Yébenes elizgizonak sortu zuen 1675ean, apaiz gurgarrien egoitza izateko xedearekin. Urte horretan bertan datatua dago eraikinaren eraikuntza lanen hasiera, hasiera batean Juan Domínguez arkitektoaren zuzendaritzapean, 1687tik, lanen ardura Leonardo de Figueroak hartzen du, lanok, 1697an amaituz.

Erakunde sortzaileak emandako baliabideekin, erregeen erraztasun eta limosnekin, erakundea mantentzen zen, baina, 1805ean, erakundea bere mugara iritsi zen, ia ez zuen mantentzeko baliabiderik.

1840an, ospitalea ehun lantegi bihurtu zen, eta, ondorioz, bertan ostatu hartutako jendea, Hospital de la Caridad delakoaren gela batera eraman ziren, eurentzako abildu zutena. Anaitasun sortzailearen kexuek, 1848an Errege Agindu baten bidez, bere ondasunak itzuliak izatea lortu zuten, apaiz gurgarriak euren antzinako egoitzara itzuliz.

Plaza de los Venerables izena 1868tik jasotzen du.

Artxibategia, uzte egoera negargarri baten zegoen, Artzapezpikutzako Artxibategi Orokorreko zuzendaria zen Pedro Rubio Merinok, funts guztia artxibategi horretara eraman zuen gordailu bezala. 103 paper sortaz osatua dago, horietako batzuk, 1503koak, dokumentu horiek, Arau eta Estatutuak, Akordio Kapitularrak, Babestuak, Lantegia, Langileria, Korrespondentzia, Dotazioak, Kolekturia, Ondasunak, Eskubide eta Betebeharrak, Justizia, Kontaduria eta Orotarik bezalako sekzioetan sailkatuz.

Artxibategiko informazio honek, ospitalearen kudeaketa bera zein XVII. mendetik XIX. menderarteko Sevillako arlo eta ohiturak hartzen ditu.

Multzo monumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barroko estiloko eraikina, bi solairu ditu, non tenplua eta egoitza bera aurkitzen diren, gutxi gora-behera 1970eko hamarkadan betetzeari utzi zion funtzioa.

Patioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskaileraren xehetasuna eta berau estaltzen duen ganga

Patio sevillar bat du (komentu bateko klaustroa ere badirudiena), erdian, azulejoekin apaindutako harmaila zirkulardun iturri mailakatu bat duena, beheragoko maila batean dago ur hornitze arazoen ondorioz. Patioaren inguruan, eredu vignoladarreko oinarri atikodun haitzurdin toskanarreko zutabeen gainean eutsitako arku galeriak daude. Erdialdeko pila, Bernardo Simón de Pinedak diseinatu eta Francisco Rodríguezek egin zuen, bere lehen garaiko azulejuak, Melchor Morenok egin zituen.

Patioaren ekialdeko aldean, beheko erizaindegia zegoen. Erdiko arkupedun gela laukizuzen bat da, arkuak, San Petriren Ospitalearen izenekin lotu daitezkeen ikurdun igeltsulanaz apainduak daude, gaur egun, Erakusketa Gela bezala erabiltzen da.

Nabarmengarria da, baita ere, eskailera, igeltsulanaz barrokoekin apaindutako ganga eliptiko batekin estalia dagoena.

Goiko solairuan, behekoan dagoenaren ezaugarri bereko beste gela bat dago, goiko erizaindegia bezala ezagutzen dena, hasiera batean, hotz egiten zuen garaietan babesleku bezala erabiltzen zena. Elizako koroarekin lotua zegoen. Bere hego-ekialdeko angeluan, goiko errefektorioaren gaineko dorre behategia dago, estilo mudejarreko armaduraz estalia dagoena.

Antzinako Errefektorioa eta neguko Kabildoen Gela, goiko solairuan, bata Liburutegia eta bestea Estanpen Kabineta izateko egokitu dira.

Bere beste ezaugarrietako bat, apaintzen duen kolorea da, karearen zuriak, pilastra, arkitrabe eta erlaitzetako adreiluen gorriarekin kontrastatzen duelarik.

Eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamerdana kalera ematen duen elizaren fatxada

Eliza nabe bakarrekoa da, arku fajoi eta atzeko beiradun kanoi erdiko ganga batez estalia.

Elizaren barnean, Valdés Lealek eginiko fresko mural margoak ikus daitezke. Presbiteriokoek, Gurutze Santuaren sorrera irudikatzen dute, sakristiako sabaikoek, perspektibadun gune txiki bat eratzen dute (begi amarru bat); presbiterioaren alde banatan, Valdés Lealek eta bere seme Lucas Valdések eginiko margolanak daude: eskuinekoan, San Fernando irudikatzen da meskita Artzapezpikuari ematen, eta, ezkerrekoan, San Fernando erakusten da Antiguako Andre Mariaren aurrean. Hemen aurkitzen diren erlikia ontziak eta kobreak, flandriar jatorrikoak dira; haitzurdinean eginiko Andre Maria Guztiz Garbiaren eta Jesus Haurtxoa daraman Andre Maria Birjinaren margolanak, Sassoferratok egin zituen. Ganga eta harresiak estaltzen dituzten margolanak, margolariaren semea zen Lucas Valdések egin zituen. Tapiz itxura hartzen dute, eta Aitasantutzaren Garaipena irudikatzen dute.

Erretaula nagusian, 1889koa dena, San Fernandoren apoteosia mirets daiteke, hau ere Lucas Valdésen lana. Albo banatan, San Klemente eta San Isidoro Sevillakoa irudikatuak daude, Virgilio Maltonik eginak. San Joan Bataiatzailea eta San Joan Ebanjeliogilearen erliebezko irudien egiletza, Juan Martínez Montañési ematen zaio, eta XVII. mendearen lehen erdikoak dira. Nabarmentzeko da, baita ere, San Jeronimoren erretaulako erdiko margolana, hasiera batean, honen egiletza, Francisco Herrera "Zaharra"ri ematen zitzaiolarik, beranduago, XVII. mendearen erdialde ingurukoa dela frogatu den arren.

San Fernando eta San Petriren irudiak, koroaren azpian aurkitzen direnak, Pedro Roldánek egin zituen.

Sorkundearen erretaulan, San Eztebeen irudia dago, XVII. mendeko egile jakinik gabeko lan bat den arren, bere egiletza Martínez Montañési ematen zaiolarik. Erretaulak, Juan de Oviedok eginak dira. Pulpitoa, haitzurdin polikromatuz eta zur aberatsekin egina, Francisco de Barahonaren lana da. Bartolomé Esteban Murillok ere, Justino de Neveren laguna zenak, ospitalearentzako lan bat margotu zuen, Andre Maria Guztiz Garbia, bere lanik ezagunenetako bat, gaur egun Madrilgo Pradoko Museoan erakusten dena.

Margolanez gain, sakristiak, elementu sakratuak gordetzen diren kaxoieria bat du. Nabarmengarriak dira, baita ere, eraikinean kontserbatzen diren urregintza lanak. Aldare nagusiaren erdian, Belengo Andre Maria Birjina ikus daiteke.

Bere lanen artean, XVIII. mendeko bolizko Kristo batzuk ere ikus daitezke.

Elizaren kanpo fatxadak, Jamerdana kalera irekitzen dena, bere behealdean, puntu erdiko arkudun arkupe bat du. Goialdeko zatian, erdian horma-hobi bat eta, alboetan bi begi leiho irekitzen dira.

Zaharberritzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991tik, Ospitalea, FOCUS-Abengoa (Sevillako Kultura Funtsa) Fundazioaren egoitza da, 1987 eta 1991 bitartean zaharberritu zuena. Horretarako, Carlos Amigo Vallejo kardinalak ere partu hartu behar izan zuen, bere baimena emanez. Eraikina, 1991ko azaroaren 5ean inauguratu zuen Sofia Greziakoak inauguratu zuen, Urrezko Mendeko sevillar margolaritzaren erakusketa batekin.

Velazquez Ikerketa gunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Velazquez gunea, bere jatorria, 2007ko uztailean duen erakusketa gune bat da, Focus fundazioak, egiletza Diego Velazquezi ematen zaion "Santa Rufina" margolana 12,4 milioi eurogatik erosi zuenean. Ospitaleko zenbait gela egokitu dira aipaturiko margolana erakusteko eta guneko erakusketa iraunkorreko zati diren Velazquezen San Ildefontsori kasula ezartzea eta Francisco Varelaren jatorrizko lana den Juan Martínez Montañésen erretratua, biak Sevillako Udalaren jabetzakoak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]