Edukira joan

Leonor Cortés Moctezuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonor Cortés Moctezuma
Bizitza
Jaiotza1528
HerrialdeaEspainiar Inperioa
Heriotza1594 (65/66 urte)
Familia
AitaHernán Cortés
AmaTecuichpo Ixcaxochitzin
Ezkontidea(k)Joan Tolosa
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Jarduerak

Leonor Cortés Moctezuma (1527 edo 15281594) Espainia Berriko Erregeorderriko aristokrata izan zen, Hernán Cortés eta Tecuichpo printzesaren alaba.

Leonor Hernán Cortésen eta Isabel Moctezumaren alaba izan zen. Amak ez zuen inoiz onartu, bortxaketa baten ondoriozko haurra izan baitzen, eta testamentutik kanpo utzi zuen.[1][2] Cortesek alabaren ardura hartu zuen eta Juan Gutiérrez Altamiranori agindu zion bere zaintza.[3][4]

1546an, Mexikotik Zacatecasera joan eta Juan Tolosarekin, Zacatecasko Bufa muinoko zilarrezko meategiak aurkitu zituenarekin, ezkondu zen. Senar-emazteak Nochistlánen bizi izan ziren. Leku hartan sortu zen Guadalajara, Teocalticheren (Jalisco) ondoan. 1547an, aita hil zenean, 10.000 dukatu utzi zizkion. Ama 1550ean hil zen, eta testamentuan aipatu ez zuen arren 1/5 jaso zuen.[3]

Senar-emazteek hainbat seme-alaba izan zituzten:

  • Juan Tolosa Cortés de Moctezuma, 1550eko hamarkadan jaioa, apaiz eta Zacatecasko bikario bihurtu zena.
  • Leonor Tolosa Cortés de Moctezuma, 1564. urtearen inguruan jaioa, Cristobal Zaldívarrekin ezkondu zen, Vicente de Zaldívarren semearekin, Martín Enríquez de Almansaren (Espainia Berriko laugarren erregeordea) garaiko kapitain nagusiarekin.[5]
  • Isabel Tolosa Cortés de Moctezuma, 1568. urtearen inguruan jaioa, Juan de Oñate konkistatzailearekin ezkondu zen, Santa Fe de Nuevo México probintziaren sortzaile eta lehen gobernadorearekin.[6]
  • Beste alaba batzuen izenak ez dira ezagutzen, baina erregistroetan aipatzen dira Sevillako komentu bateko kide gisa 1604an.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Thomas, La conquista de México, 685
  2. Chipman, Donald E. Moctezuma’s Children: Aztec Royalty... p. 51.
  3. a b Sagaón Infante, Raquel. «Testamento de Isabel Moctezuma» Jurídicas UNAM.
  4. Chipman, ibid.
  5. Thomas, H- La conquista de México, 688
  6. Saravia, A. G. Apuntes para... p. 93
  7. Quijada Cornish, B., La ascendencia y la familia...
  • Chipman, Donald E. Moctezuma’s Children: Aztec Royalty under Spanish Rule, 1520–1570. Austin: U of TX Press, 2005
  • Thomas, Hugh (1993) "La conquista de México: el encuentro de dos mundos, el choque de dos imperios" (2000) traducción Víctor Alba y C. Boune, México, ed.Planeta ISBN 970-690-163-9
  • Quijada Cornish, Beatrice (1917). La ascendencia y la familia de Juan de Oñate. [1] , 2010eko abenduaren 20an kontsultatua
  • Saravia, Atanasio G. Apuntes para la historia de la Nueva Vizcaya. Introducción, compilación, bibliografía e índices de Guadalupe Pérez de San Vicente. Obras I. México, UNAM, 1993. (Nueva Biblioteca Mexicana) [2]
  • Suárez, Ray. Latino Americans: The 500-Year Legacy That Shaped a Nation. EE.UU. Celebra. Penguin Group, 2013 [3]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]