Moctezuma Xocoyotzin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Moctezuma Xocoyotzin
Motzume.jpg
Tlatoani

1502ko apirilak 14 - 1520
Bizitza
Jaiotza Tenochtitlanc. 1466
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Tenochtitlan1520ko ekainaren 29a
Familia
Aita Axayacatl
Seme-alabak
Anai-arrebak
Lanbidea
Sinesmenak
Erlijioa Aztec religiona

Moctezuma II.a edo Moctezuma Xocoyotzin, nahuatlez Motēcuhzōma Xōcoyōtzin, (1466 aldean – 1520ko ekainaren 29a) Tenochtitlan-eko bederatzigarren tlatoani (agintaria) izan zen eta 1502 eta 1520 artean gobernatu zuen. Espainiarren konkista bere erregealdian hasi zen. Axayácatl Enperadorearen semea zen. Apaiz hautatu zuten eta 1502an bere osaba Ahuitzotl ordezkatu zuen gobernuan, oraingo Michoacánetik Tehuantepecera. Tehuantepeceko kapitala Tenochtitlan zen. Hiri handi honek, 1325ean laku batean sortua zenak, 1519an 100.000 biztanle zituen. Bere domeinuak egituratzeko asmoz, gobernu zentral indartsu bat sortu zuten eta zerga sistemak ordenatu zituen.

1518an Yucatanen kostaldean Juan de Grijalvaren presentziaz (Espainiako esploratzailea) konturatu ziren. Azteken subiranoak mezulariak bidali zituen eta atzerritarrei opariak bidali zizkien. Hernán Cortésen espedizioa bere ertzetan lehorreratu zenean, Moctezumak ez zuen izan problemarik hau Quetzalcoatl bezala identifikatzeko, eta 1519ko azaroan ospatsuki Tenochtitlanen jaso zuen, eta opari baliotsuz estali. Halere, egun gutxi batzuen ostean, Cortés, bere gizonen eta beronen bizitzaz kezkatuta, enperadorearen menpe baitzeuden, mugimendu ausart batez, Moctezuma preso hartu zuen eta haren jabe egin. Baita bere inperioarena ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moctezuma Xocoyotzin Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.