Edukira joan

Leuris Pupo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leuris Pupo
Bizitza
JaiotzaHolguín1977ko apirilaren 9a (47 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakkirol-tiratzailea
Pisua75 kilogramo
Altuera168 zentimetro

Leuris Pupo Requejo (1977ko apirilaren 9a) kubatar tiratzaile bat da, eta bere nazioa ordezkatu zuen Udako sei Olinpiar Jokoetan.[1]

Puporen lehen olinpiar agerraldia 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan izan zen Sydneyn (Australia) eta bertan bederatzigarren postuan berdinduta geratu zen gizonezkoen 25 metroko pistola azkarrean. Proba berean hartu zuen parte 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan Atenasen, Grezian, zazpigarren postuan berdinduta, eta berriro ere 2008ko Pekineko (Txina) Udako Olinpiar Jokoetan zazpigarren postuan amaitu zuen.

2012ko Londresko (Erresuma Batuko) Udako Olinpiar Jokoetan, Pupok urrezko domina irabazi zuen gizonezkoen 25 metroko pistola azkarrean.[2]

Zilarrezko domina irabazi zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan 2012ko proba berean.[3]

Nazioarteko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2012 Londres Erresuma Batua Erresuma Batua 1. postua, urrezko domina 25 metro pistola azkarra
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina 25 metro pistola azkarra
Panamerikar Txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2019 Lima Peru Peru 2. lekua, zilarrezko domina 25 metro pistola azkarra

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Leuris Pupo Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-18 (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  2. (Ingelesez) «London 2012: Leuris Pupo stuns world No1 to win Cuba's first gold» the Guardian 2012-08-03 (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  3. «Leuris PUPO» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]