Lev Kulexov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lev Kuleshov» orritik birbideratua)
Lev Kulexov

Bizitza
JaiotzaTambov1899ko urtarrilaren 1a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1970eko martxoaren 29a (71 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Aleksandra Chochlova
Hezkuntza
HeziketaMoscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor of Sciences in History of art (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, aktorea eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)Gerasimov Zinematografia Institutua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0474487 Allmovie: p98246 TCM: 1115300
Find a Grave: 48006602 Edit the value on Wikidata

Lev Vladimirovitx Kulexov (errusieraz Лев Владимирович Кулешов; Tambov, 1899ko urtarrilaren 13a - Mosku, 1970eko martxoaren 29a) zinemaren teoriko errusiarra eta Moskuko Zinema Eskolako pedagogoa izan zen; bertan laborategi esperimentala sortu zuen eta, materialik ez zegoenez, filik gabeko filmak egiten ziren, argazki finkoekin. Esperientzia horretatik eratorri zen muntaia, film pusketetatik sortzen zuen errealitate espazio-tenporal berria. Adibidez: Mr. West-en abentura harrigarriak boltxebikeen herrian (Ncobycajnye prikljucenija Mistera Vesta v strane Bolsevikov, 1924).

Kuleshov efektuaren bitartez erakutsi zuen hainbat irudi tartekatuta efektu desberdina sortu daitekeela ordenaren arabera. Kulexovek muntaiaren gainean ulertzen duen kontzeptua teknikoa da, eta ez arbitrarioa, Vertoven antzera: sekuentziak plano motzetan bereizita egon behar dute; plano horiek silaba gramatikalen baliokide izan behar dute berehalako irakurketa egin ahal izateko. Bere teoria guztiak liburu batean idatzita utzi zituen: Arte zinematografikoa (1927).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]