Lezda

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lezda (latinezko licĭta edo legezko hitzetik ekarria) Erdi Aroko zeharkako zerga izan zen. Atzerritarrek Nafarroako Erresuman saltzen zituzten salgaiei ezarria, jeneralean saldutakoaren hamaikagarren zatia izaten zen. Bidesariaren antzekoa, erromatar telonetan (teloneum) oinarrituta zegoen eta erregeak ezartzen zuen.

1132an Alfontso Borrokalariak antzindarrei lezda kendu zien, esportazioentzat izan ezik (lezta non detis in tota mea terra nisi in exita de mea terra). Antso VI.a Jakintsuak Tuterako juduei ere salbuespen hau eman zien (quod non detis lezdam in tota mea terra)[1] bere harresiak mantentzearen truke eta baita berak 1180 inguruan emandako Donostiako Foruan lezda hauen hainbat zerga-salbuespen agertzen dira.[2][3]

Aragoiko Erresuman ere zerga hau ordaintzen zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra. Lezda. .
  2. Hiribilduak.net
  3. (Gaztelaniaz) José Ángel García de Cortázar & José Ángel Sesma. (2008). Manual de Historia Medieval. Madril: Alianza, 215 or. ISBN 978-84-206-8875-6..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.