Edukira joan

Antzin

Koordenatuak: 42°39′34″N 2°11′21″W / 42.6594°N 2.1892°W / 42.6594; -2.1892
Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Antzingo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea (Egaibar)
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ancín <> Antzin[1]
AlkateaMaria Lourdes
Ibañez Sanz
(Agrupacion Independiente Lazagorri)
Posta kodea31281
INE kodea31014
Herritarraantzindar
Geografia
Koordenatuak42°39′34″N 2°11′21″W / 42.6594°N 2.1892°W / 42.6594; -2.1892
Azalera8,8 km²
Garaiera488 metro
Distantzia60 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria346 (2024:  3)
alt_left 145 (%41,9)(2019) (%55,5) 192 alt_right
Dentsitatea3,93 bizt/km²
Zahartzea[2]% 22,07
Ugalkortasuna[2]‰ 25,64
Ekonomia
Jarduera[2]% 76,09 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 12,64 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3]% 19.9 + % 16.7 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [4]
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ancin-antzin.com/


Antzin[5] ([ants̻in]) Nafarroako udalerria da. 385 biztanle zituen 2014ko erroldaren arabera. Bi herrik osatzen dute udalerri: Antzinek eta Mendilibarrik.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroako hiriburutik 60 kilometrora dago, Lizarrako merindadearen mendebaldean. NA-132A errepideak zeharkatzen du Murieta-Acedoko norabidean.

Antzinek Murietarekin egiten du muga ekialdean, Mendazarekin mendebaldean, Lokizgo mendizerrarekin iparraldean, eta Legaria eta Piedramillerarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinek klima mediterraneoa eta azpimediterraneoaren arteko trantsiziozko klima du. Uda garaian bi hil lehor izaten dira, eta prezipitazioak udaberri eta udazkenean pilatzen diren arren, urteko batez besteko prezipitazioak ez dira klima mediterraniarrean bezain urriak, 700-800mm ingurukoak baitira. Batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradu artekoa da.

Nekazaritzaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera ia guztia galdu da gaur egun.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, Valdegako lur ureztagarrietatik gertu, eta itsasoaren mailatik 469 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Datuak urriak dira. XIII. mendean Antzin Berruezako eskualdeko herrietako bat zen, baina XIV. mendean Ega haranari gehitu zitzaion. Erdi Arotik XIX. mendera arte jaurerri izan zen, eta 1846ean independentzia eskuratu zuen, udaletxe propioa lortuta.

1132an Alfontso Borrokalariak antzindarrei lezda kendu zien, esportazioentzat izan ezik (lezta non detis in tota mea terra nisi in exita de mea terra).[7]

Pascual Madozek Diccionario Geográfico-Estadístico-Histórico (1845-1850) hiztegian honela dio:

« Baditu 46 etxe, udaletxea barne, bertan herriko ziega dagoela, eta oinarrizko eskola bat 32 neska-mutilekin...; 46 auzoko: 169 biztanle...", "antzina San Cristobal izeneko monasterio bat izan omen zen, Antso Handiak Iruñeko katedralari emaitza egin ziona. »

[8]

XIX. mendearen erdialdean eginiko erreforma administratiboan, Mendilibarri izeneko kontzejua ere Antzini batu zitzaion. Erdi Aroko dokumentuetan Mendiriberri eta Mendiliberr izenekin ere aipatzen da. Mendilibarri, Antzinen moduan, Ega haraneko udalerri izan zen XIX. mendera arte.

Antzingo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 59 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 16,39 (Nafarroako batez bestekoaren gainetik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzingo alkatea Agrupacion Independiente Iraldea (AII) herri ekimeneko Javier Ibañez Iriarte atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen taldeak, eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako guztien % 7,60) eta boto zuriak 13 izan ziren (botoen % 8,23). Abstentzioa % 36,67koa izan zen.

Antzingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Iraldea 145 7

2011n aurkezten bakarra izan zen Agrupacion Independiente Lazagorri zerrendako Javier Dallo Diaz de Cerio aukeratu zuten alkate.

  • HELBIDEA: Geltokiaren kalea, 21

Hauek izan dira Antzingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[9]
Carmelo Lacalle Lopez[9] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Salvador C. Lacalle Lopez[9] 1983 1987 Independenteak
Jose Antonio Martinez Dallo[9] 1988 a 1991 Kudeaketa batzordea
Maria Lourdes Ibañez Sanz[9] 1991 1995 Agrupacion Independiente de Ancin
Luis Javier San Felix Cambra[9] 1995 1999 Kudeaketa batzordea
Jon Iriberri Berrosteguieta[9] 1999 2003 Agrupacion Fuente del Encino Los Verdes
Javier Ibañez Iriarte[9] 2003 2007 Candidatura Independiente Iraldea
Javier Ibañez Iriarte[9][10] 2007 2008 b Candidatura Independiente Iraldea
Francisco Javier Lizarraga Mansoa[9] 2009 2011 Candidatura Independiente Iraldea
Javier Dallo Diaz de Zerio[9][11][12][13] 2011 2015 Agrupacion Independiente Lazagorri
Javier Dallo Diaz de Zerio[9][13] 2015 2017 c Agrupacion Independiente Lazagorri
Isaac Corres Lopez[9] 2017 2019 Agrupacion Independiente Lazagorri
Isaac Corres Lopez[9] 2019 2023 Agrupacion Independiente Lazagorri
Maria Lourdes Ibañez Sanz[14][15] 2023 Jardunean Agrupacion Independiente Lazagorri

a 1987an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.


Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Gainera, La Estellesa eta Pinedo autobus konpainiek Lizarra eta Iruñearako autobus zerbitzua eskaintzen dute. La Estellesa autobus konpainiak, esaterako, Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko norantzan eta lau kontrako norabidean. Ibilbidea honakoa da:

Goi-tentsio dorreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an Espainiako elektrizitate-kudeatzaile publiko Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraiki behar ziren, Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[16]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak % 98,9 izan ziren[17].

Antzinek kiroldegia, frontoi estalia eta irekia, futbol zelaia eta udal igerilekuak ditu.

  • San Fausto Ikastetxe publikoa

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Antzin eremu ezeuskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 3,14k zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik Antzingo udalerriaren izen ofiziala Ancin <> Antzin da[1].

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.[18]

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzingo jaiak uztaileko azken larunbataren inguruan ospatzen dira, Karmengo Amaren omenez. Handik bi hilera, urriaren 13an, "jai-txikiak" ospatzen dira, eta azkenik azaroaren 30ean, Mendilibarriko San Andresen omenezko ospakizuna.

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra biltzeaz, urez hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da, Antzinen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Fausto eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Fausto eliza
Sakontzeko, irakurri: «San Fausto eliza (Antzin)»

Antzingo San Fausto eliza estilo gotiko-pizkundetarrekoa da. XVI. mendean eraiki eta XVIII. mendean handitu zen, sakristia eta elizaren goikaldea zaharberrituz. Lau zatitan banaturiko nabe bakarra du. Erretaula nagusia, estilo neo-gotikokoa, jatorrizko erretaula erromanista ordezkatzeko egin zuen Troasko Juan lizarrarak.

Eliza barruan Erdi Aroko bataiarri bat dago.

San Roman baseliza eta tren geltokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzingo udaletxea, Anglo-Vasco-Navarro trenaren geltokia izandako eraikinean kokatua.

Estilo modernoko eraikin txiki eta karratua da. Antzina hondatutako baseliza baten arrastoen gainean eraiki zen eta barruan Karmengo Ama Birjinaren irudia eta San Romanen margolana daude. Baselizaren ondoan, XIX. mendearen amaieran eraikitako burdinbidearen geltokia dago. Anglo-Vasco-Navarro trenbidea bertan behera geratu zenetik, geltokia udalaren eraikintzat erabiltzen da.

Bigarren mailakoa izan arren, geltokiak dorre karratuaren itxura du. Beheko solairuan biltegia, bulegoak eta txarteldegia zeuden, eta goiko solairuetan, etxebizitzak. Tomas Urbinak 1925ean eraiki zuen eta lanek 58.842 pezetako kostua izan zuten.

Sakontzeko, irakurri: «Antzingo zubia»

Antzingo udalerrian 1870eko lau arkuko harlangaitzezko harrizko zubi bat dago, ondorengo hamarkadetan porlanezko egituraz berriztutakoa.

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzindar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
  2. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  4. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  6. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  7. (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra. Lezda. .
  8. Antzingo Udalaren webgunea
  9. a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-04-30).
  10. Lan kontuengatik Iriartek alkatetza utzi eta Francisco javier Lizarraga taldekideari pasatu zion kargua. Ikus Diario de Noticias.
  11. (Gaztelaniaz) «21 municipios ya conocen a su alcalde» Diario de Noticias de Navarra 2011-05-28 (kontsulta data: 2025-03-28).
  12. (Gaztelaniaz) «Las fuentes de Ancín se secan con pocas opciones de recuperación inmediata» Diario de Navarra 2011-11-03 (kontsulta data: 2025-03-27).
  13. a b (Gaztelaniaz) «Dimite el alcalde de Ancín, el independiente Javier Dallo» Diario de Navarra 2017-08-14 (kontsulta data: 2025-03-26).
  14. «Toki entitateen gida» Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (kontsulta data: 2025-03-29).
  15. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (kontsulta data: 2025-03-24).
  16. http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0[Betiko hautsitako esteka]
  17. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea
  18. (Gaztelaniaz) «44 localidades navarras ganan derechos para el euskara al pasar a la ‘zona mixta’» Naiz.info 2017-6-22.
  19. http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/tierra_estella_valdizarbe/2012/05/29/ancin_goizueta_recordaron_pasado_comun_carboneros_81790_1006.html

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Antzin
Antzin | Mendilibarri