Lia Rumantscha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Lia Rumantscha (LR) Suitzako erakundea da, lurralde osoan baina bereziki Grisons Kantoian erromantxera sustatzeko sortutakoa.

1919an abiatu zuten Chur udalerrian, tartean Men Rauch eta Peider Lansel idazleek.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarte hauek erakundearen barruan daude:

  1. Uniun dals Grischs (UdG); Engiadina, Val Müstair, Bravuogn (1904an sortua).
  2. Uniun Rumantscha Grischun Central (URGC) (2006).
  3. Surselva Romontscha (SR) (2006).
  4. Giuventetgna Rumantscha (GiuRu; 1991). "Punts" gazte-aldizkaria argitaratzen du.
  5. Uniun per la Litteratura Rumantscha (ULR).
  6. Cuminanza Rumantscha Radio e Televisiun (CRR).
  7. Societad Retorumantscha (SSR), hizkuntza elkarterik zaharrena, 1885ean sortua, "Dicziunari Rumantsch Grischun" hiztegiaren arduraduna.
  8. Uniun da las Rumantschas e dals Rumantschs en la Bassa (URB). Diasporako pertsonak biltzen dituena.
  9. Quarta Lingua (QL). Hiztunak eta kulturazaleak bilzten ditu 1972tik, Zurichen egoitza nagusia edukita.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]