Libe Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Libe Agirre
Bizitza
JaiotzaMeñaka1961eko ekainaren 5a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria, euskaltzain urgazlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Euskal Telebista
Emakunde
Bizkaia Irratia

Libe Agirre Llona (Meñaka, Bizkaia, 1961eko ekainaren 5a) kazetaria, irrati esataria eta Euskaltzain urgazlea da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidea komunikabideetan 1985ean hasi zen Bilboko Herri Irratiak FM-tik emititzen zuen euskerazko programazioan esatari lanak eginez.

1988an eta 1990era arte Euskal Telebistako informatiboetan asteburuetako lan taldean aritu zen, Irratiko lana aste barruan eginez eta telebistan asteburuetan.

1990ean Bizkaia Irratia sortu zen eta urte horretan Telebistako Informatiboetako lana utzi eta SUSTRAIA lehen sektoreari eskainitako saioan albistegietako aurkezle lanak 10 bat urtez egin zituen, Bizkaia Irratiko lanarekin jarraituz, beraz, irratiari eta telebistari, biei batera lotuta 10 urte.

2001ean Eusko Jaurlaritzako Emakunde erakundean Komunikazio arduradun urte bi eman ondoren berriro Bizkaia Irratira bueltatu eta harrezkero irrati lanetan dihardu.

35 urte baino gehigo irratiari eta telebistari lotuta. Urte hauetan guztietan ekitaldi desberdinetako aurkezle lanak eta aldizkari batzuetan ere elkarrizketak eginaz.[2]

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2021eko azaroaren 26an.[2]

Bilboko Euskararen Aholku Batzordeko kidea da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. irudia, Komunikazioa eta. «Agirre Llona, Libe» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
  2. a b «Libe Agirre: Kazetaria, irrati esataria, Euskaltzain urgazlea» www.search.com.vn (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  3. Euskararen Aholku Batzordea. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]