Libourneko ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Libourneko ituna, 1366an, Gaztelako erregea zen Petri I.a Ankerra eta Nafarroako erregea zen Karlos II.aren arteko itun bat izan zen.

1366. urtean, gerra zibila piztu zen Gaztelan, Petri I.a Ankerra erregearen eta haren anaiorde Henrike Trastamarakoaren artean. Erregeak errefortzuak behar zituenez, Bizkaiko jaurerria agindu zion Galesko Printzeari (Printze Beltza), laguntza militarraren truke. Horrez gain, Nafarroako erregeari, Karlos II.ari, Araba, Gipuzkoa eta Errioxa emango zizkion. Petri I.aren tropen hasierako garaipenak aukera eman zion Nafarroako erregeari lurralde horiek aldi baterako okupatzeko 1368. urtean.


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.