Bizkaiko Jaurerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko jaurerria» orritik birbideratua)
Bizkaiko Jaurerria
1040 – 1876
Jaurerria
Bizkaiko Batzar Nagusiak
Bizkaiko bandera

Bizkaiko armarria

Geografia
HiriburuaBermeo (1476-1602)
Bilbo (1602-)
Kultura
Hizkuntza(k)euskara (bizkaiera zaharra eta bizkaiera modernoa), latina (Erdi Arokoa eta Pizkundekoa) eta gaztelania (Erdi Arokoa, moderno goiztiarra eta modernoa)
Historia
Sorrera1040
Deuseztapena1876
Ondorengoa
Bizkaia

Bizkaiko Jaurerria XI. mendetik XIX. mendera arte Bizkaian eta inguruko lurralde batzuetan garatu zen aginte sistema izan zen.

Eneko Lopez "Ezkerra" izan zen Bizkaiko lehen jauna, 1040an hasita; eta 1379an, Joanes I.a Gaztelakoa Bizkaiko jaun bihurtzearekin, titulu hori Gaztelako koroak bereganatu zuen, eta gero Espainiako Erresumak.

Lau etxe edo leinu nagusi egon ziren jaurerriaren historian: Haro, Borgoña, Lara eta Trastamarakoak.

Lurraldea garai hartan guztian bi multzo handitan banatzen zen:

Enkarterria geroxeago batu zen Bizkaira.

Sorreraren kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

840an, Alfontso II.aren tropa asturiarrek, Ordoño bere anaiak zuzenduta, zerga ez ordainduak eskatu zizkioten Bizkaiari (idi bat, behi bat eta zaldi zuri bat). Bizkaitarrek ukatu egin zuten eskaera, Padurako guduan borrokatuz eta irabaziz, eta horren ondoren, tropa galtzaileei Luiaondoko (Araba) Mallatu edo Malatu zuhaitzeraino jarraitu zieten, garai hartan hantxe baitzegoen Bizkaiko muga. Harrezkero, Padura Arrigorriaga izatera pasatu zen (hitzez hitz "harri gorri askoko lekua"), gudua bortitzean isuritako odolak lurzorua gorriz tindatu ei zuelako. Alfontso II.aren gudarostearen zuzendari izandako Ordoño infantea bera borrokan hil zen, eta ordutik bere hilobia Santa Maria Madalenaren elizan dago, Arrigorriagan. Borrokan, bizkaitarren artean, Lope Fortun nabarmendu zen, Mundakakoa, bere suhartasunagatik. Lope Fortun printzesa eskoziar baten eta Sugaar izeneko Mundakako noble baten semea zen, eta guduaren ostean bizkaitarrek txalotu egin zuten eta 888an euren jaun izendatu. Bizkaiko lehen jaun bihurtu zen, Jaun Zuria izenarekin, oso ilehoria eta azalez zuria zelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando II.a Aragoikoak 1476ko uztailaren 30ean Gernikan foruak zin ondoren Bizkaiko Batzar Nagusien ohore jasotzen du.

Errekonkistaren hasieran, egungo Bizkaia osatzen zuten lurraldeetan Asturiasko Erresumak indar handia zuen.

1029an Antso III.a Nagusiak Gaztelako konderria konkistatu eta hamaika urtez Iruñeko erregeek jaun ta jabe izan ziren Bizkaian. 1040an, Haro leinuko Eneko Lopez Bizkaiko gobernadorea izan zen, Bizkai gunekoa hain zuzen ere, hau da, Enkarterri eta Durangoko Merinaldea kontuan hartu barik. Orduan Gaztela eta Nafarroa arteko liskarretan, Gaztelako kondea zen Fernando I.a Leon eta Gaztelakoaren alde egin eta honek laguntza eskertzeko Bizkaiko jaun izendatu zuen, titulua jaraunspenezkoa izanik.

Diego Lopez I.a Harokoa eta bere semea zen Lope Diaz I.a Iruñeko erregeen basailuak izan ziren baina 1135ean Alfontso I.a hil zenean, Alfontso VII.a Gaztelakoaren alde egin zuten Gartzia V.a Nafarroakoaren kalterako. Orduko Enkarterri Gaztelako Erresumari lotuta zegoen eta Durangoko merinaldea, berriz, Nafarroako Erresumari.

Diego Lopez II.a Harokoa 1195. urteko almohadeen aurkako Alarcosko guduan eta 1212ko Navas de Tolosako guduan alferiz eta banderaduna izan eta gero, Gaztelako Alfonso VIII.ak Durango eman zion. Ordurako eta 1200 inguruan Gaztelako Erresumak Nafarroako Erresumako mendebaldeko lurraldeak konkistatuak zituen, tartean Durangaldea.

Bestetik, apurka-apurka, Erdi Aroan zehar, Enkarterriek Bizkaiko jaurerriarekiko lotura sendotu zuten, bai ezkontzaz, bai dohaintzaz; eta XIII. menderako, Haro leinukoek Enkarterriak menpean zituzten.[1]

Belaunaldiz belaunaldi Gaztelako Erresuman leinu boteretsuenetariko bat zen Harotarrak Bizkaiko jaunak izan ziren, amaren partez 1370ean Joanes Gaztelakoak jaso arte. Honek aitaren partez, Gaztelako Erresuma jarauntsi eta handik aurrera Bizkaiko jaunaren titulua, hasieran, Gaztelako koroari eta Karlos I.a, eta gero, Espainiakoari, lotuta izan zen.

Haro leinuko armarria.[2] Bizkaiko jaun izan ziren XI. eta XIV. mendeen artean.

Erregeek, bizkaitarrek bere aldean izateko, jaun bilakatzeko Bizkaiko foruak mantendu eta defenditzea zin egin behar zuen. Hona hemen zin egiteko esaten zituen berbak, gaur egungo bizkaiera batura itzuliak (originalak gaztelaniaz dira):

«

Nik, Bizkaiko jaunak, zin egiten dot
zintzoro ta egitan zaindu,
gorde eta gordeazo egingo dodazala
Bizkaitarren askatasun,
eskubide, usario eta ohiturak,
bardin Lur-Edegikoak
zein uri eta uribilduetakoak,
zein Enkarterri eta Durangaldekoak,
orain arte lez izan dabezan moduan,
euren borondatea horixe da eta.[3]

»

Zina ondo egiteko zin-bidea egin behar zuen, Bizkaiko Foru Zaharraren II. Legearen 1. Atalean esaten zuen moduan: Bilboko hiribilduaren ateetan, Larrabetzuko San Emeterio eta San Zeledonio elizan, Gernikan bertako arbolapean eta Bermeoko Santa Eufemia elizan.

Jaurerriaren aldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Jaurerria osatzen zuten parteak:

Lur laua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lur laua»
Bizkaiko hiriak eta hiribilduak (gorriz), eta lur laua (laranjaz)

Lur laua harresirik ez zuena zen, hau da, Foru Zuzenbide Zibilak araututako, infantzoiek osatutako, sei merindadeetan antolaturiko 72 elizateak. Hona hemen aipatutako sei merindadeak:

  • Uribeko merindadea
  • Busturiko merindadea
  • Markinako merindadea
  • Zornotzako merindadea
  • Bediako merindadea
  • Arratiako merindadea
Franz Hohemberg belgikarrak 1554an egindako Bilboko mapa.

Hiribilduak eta hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hiribildu»
Bizkaiko Jaurerriko aduanak: Balmasedako Aduana Zaharra (Horcasitas jauregia) eta Urduñako Aduana Zaharra, Foruen plazan

Bizkaiko hiri eta hiribilduek ekonomia sistema ezberdina zuten. Beste foru ezberdin bat, Zuzenbide zibil arrunta, zuten eta harresiak eraikitzeko eskumena zuten. Hauek dira Bizkaian dauden hiribilduak:

Hiriaren titulua duen bakarra Urduña da, Araban dagoen Bizkaiko esklabea.

Enkarterri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Enkarterriko historia»
Avellanedako Batzarretxea

Bizkaiko jaurerriak Enkarterri Haroko leinuaren eraginari esker eta era malkartsuan bereganatu zuen Erdi Aroan zehar. XIV. menderako bere Junta eta Foru berezkoa zuten, gero baita Bizkaiko Foru Zaharra onartuz. Bere antolakuntza administratiboa zuten kontzejutan banatutako 10 errepublikek osatuta, ordezkariak bidaltzen zituzten Avellanedako Juntetxera gai amankomunak eztabaidatzeko. Orduan ordezkari amankomuna bidaltzen zuten Gernikako Batzarretara. XVII. mendean Enkarterriko bost kontzejuk Gernikako Batzarretara bere ordezkaria bidaltzea lortu zuten. 1804an Avellanedako juntetxea desegin eta Enkarterriko kontzejuak lur lauaren parte bilakatu ziren.

Durangaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Durangoko merindadea»
Gerediagako larre forala.

Gaztelako Alfonso VIII.ak Diego Lopez II.a Harokoari bere laguntza eskertzeko Durangoko merindadea eman zion. Honek, jadanik Bizkaiko jauna zena, bere lurraldeetan lotu zion.

Merindadeak bere forua ere bazuen eta Batzarrak egiten zituen Abadiñoko Gerediaga auzoko San Salbador eta San Klemente ermitaren aurrean dagoen landa foralean[4].

1576an merindadeak bere foru propioak baztertuz Bizkaiko Foru Zaharra hartzea eta Jaurerriak Durangaldean egiten duen kudeaketa ordaintzea erabaki zituen. 1628an Merindadeak Gernikako Batzarretara ordezkariak bidaltzea erabaki zuten[5].

Bizkaiko merindadeak XVIII. mendean.[6]

Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzar Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko Batzar Nagusiak»
Gernikako Batzarretxea.

Jaurerria gobernatzeko legebiltzar eta organo-legegile nagusia izan ziren[7]. Bertan, nahiz eta era ezberdin batean izan, bizkaitar guztiek ordezkaritza zuten:

Guztira Batzarrek 101 ahaldunek osatuak izan ziren[8].

Errejimentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Errejimentu Orokorra - 1500ean sortu zuten Batzarrak bilduta ez zeudenean Jaurerria gobernatzeko helburuaz sortu zuten. Batzar Nagusiek hautatutako 12 errejidorek osatzen zuten, Korrejidorearen zuzendaritzapean. Laguntzeko legelari bi, eskribau bi eta sindiko bi zituzten. Guztira 19 pertsonek osatzen zuten errejimentua, urtean hirutan biltzen ziren. Denboraren poderioz Jaurerriko Gobernu Unibertsala hartu zuen izena.
  • Errejimentu Berezia - 1570ean sortu zuten Errejimentu Orokorra bilduta ez zeudenean Jaurerria gobernatzeko helburuaz sortu zuten. Bilbon bizi zen errejidoreek osatzen zuten[8].

Foru Aldundia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko Foru Aldundia»
1575eko Bizkaiko Foru Zaharra.

XVIII. mendean sortu zuten Jaurerria gobernatzeko erakunde hau. 1645an Errejimentu Berezia izenaz aldatu eta Foru Aldundia bihurtu zen. Gainera Errejimentu Orokorrarekiko zuen menpekotasuna desagertu zen. Zazpi kidek osatzen zuten: sei Ahaldun Nagusi eta korrejidorea presidentea zen.

Ahaldun Nagusiaren helburua Errejimentua eta Batzar Nagusiak presiditzea zen, non hitza bazuen, baina botorik ez. Gainera militar eta zerga-gaietan, Jaurerriaren altxor publikoaren kudeaketan, komunikabideen egoera eta ongintzaz arduratzen zen.

Ahaldun Nagusiak Bizkaiko Batzar Nagusiek hautatuak ziren eta bi urteko agintaldia (beste karguek bezala) zuten. Agintaldiaren bukaeran epaiketa egiten zioten[8].

Korrejidorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Korrejidore»

Jaunaren (hau da, erregearen) ordezkaria zen Bizkaian. Hori zela eta Botere judizial (jurisdikzio bereziak salbuespena izanik) zegokion. Jaunak aukeratua izan zen eta Bizkaiko Foru Zaharraren arabera, legegizon, doktore edo lizentziatua eta Ebroz bestaldekoa (interes partikularrak izan ez eta inpartzialtasuna izan zedila) izan behar zen. Bere eginkizunak Batzarrak, Errejimentua eta Aldundia presiditzea eta hiribildu eta elizateen bizitza ekonomikoa kudeatzea ziren[8].

Sindikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sindikoaren eginkizun bakarra foruaren defentsa eta betetzea jagontzea zen. Bizkaiko Batzar Nagusiek hautatzen zuten eta foru-baimena ematen zuen, foruaren kontrakoak ziren jaunaren edo Foru Aldundiaren erabakiei betoa jarriz. Forua arriskuan jo bazuen Batzarrak edo Errejimentua deitu zezakeen, baita auzietan Jaurerriaren ordezkaritza izan ere[8].

Bizkaiko jaunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko jaun eta andreen zerrenda»
Bizkaiko jaunen koadroak Gernikako Batzarretxearen Biltzar Aretoan

Bizkaiko jaunei zegokiena kontuan hartuta, hiru aro ezberdinak daude:

Lehendabizikoa, apokrifoa, Andekan hasi eta On Zenon bukatzen dena; bigarrena, "Zuriana", Zuria eta gezurretan nahasitako bere ondorioena, non agian zenbait benetakoa dagoena, eta hirugarrena, nabarmen benetakoak direnak.

Ez da ezaguna nor izan zen lehendabiziko Bizkaiko Jauna. Batzuek uste dute, Gaztelako kondeak bere balentriak eta bertute moralak zirela eta gailentzen zirelako eta bere lurraldeak Mena, Aiara eta Enkarterri osatzen zuten zenbait lurraldetaraino ere ailegatzen zirelako, bizkaitarrek bere leinuko buruzagietako batengan arreta jarri zuten; beste bizkaitarrek, durangarrek Nafarroako errege-erreginengan jarri zuten bezala.[9]

Kondairazkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diego Lopez V.a Harokoaren estatua, Bizkaiko Jauna eta Bilbo eratu zuena.

Lope Gartzea Salazar historialariak Bizkaian historikotzat jotzen diren agertu baino lehen bost jaun bazeudela zioen. Hona hemen zerrenda:

  • Jaun (Lope) Zuria.
  • Munso edo Nunso Lopez (909-920)[10] bere semea.
  • Eneko Ezkerra (920-924), aurrekoaren semea.
  • Lope II.a Eneko (924-931), baita Lope Diaz "Ederra" ezizenaz ezaguna, aurrekoen semea eta emaztea Gaztelan topatu zuena.
  • Antso Lopez (931-993), aurrekoaren semea.

Historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatutakoak eta gero Gartzea Salazarrek historikoak jartzen du zerrendan, lehendabizikoa Eneko Ezkerra izanik, Bizkaiko seigarren jaun eta Antsoren sasianaitzat zuena[11].

Eneko Ezkerra Haro leinukoa izan zen. Hona hemen Bizkaiko jaunen leinuak:

Azken jauna Joanes Gaztelakoa izan zen. Hil zenetik aurrera Bizkaiko jaunaren titulua hasieran Gaztelako koroari eta Karlos I.a eta gero Espainiakoari lotua izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]