Edukira joan

Henrike II.a Gaztelakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henrike II.a Gaztelakoa


Gaztela eta Leon erregea

1369 - 1379
Petri I.a Gaztelakoa - Joanes I.a Gaztelakoa
Bizitza
JaiotzaSevilla1334ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaSanto Domingo de la Calzada1379ko maiatzaren 29a (45 urte)
Hobiratze lekuaToledoko Santa Maria Katedrala
Heriotza modua: pozoitzea
Familia
AitaAlfontso XI.a Gaztelakoa
AmaLeonor Guzman
Ezkontidea(k)Juana Manuel (en) Itzuli  (1350 (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHouse of Burgundy - Castile and León (en) Itzuli
Trastamara leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBi Petrien Gerra
Gaztelako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Henrike II.a Gaztelakoa Fratizida[1] (Sevilla, 1333ko urtarrilaren 13a - † Santo Domingo de la Calzada, 1379ko maiatzaren 29a), Gaztelako erregea izan zen, Trastamara leinuko lehena.

Erregetzarako bidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso XI.aren eta Leonor de Guzman maitalearen 4. seme-alaba izan zen. Aitak Trastamarako konderria eta Galiziako hainbat jaurerri eta hiribildu ere eman zizkion. Izan ere, Alfontso XI.a bizirik zegoela, Leonorrek seme-alabentzat pribilejio eta titulu andana lortu zituen. Honek noble askoren, Maria Portugalgo legezko erreginaren eta Petri oinordekoaren nahigabea eta haserrea eragin zuen. Horiek horrela, erregea 1350eko martxoan Gibraltarren setioan hil ondoren, Henrike eta anai-arrebak sakabanatu ziren, errege berriak hartuko zituen neurrien beldurrez.

Gortean era baketsuan sartzeko akordioa hitzartu arren, Henrikeren hainbat anaia (Fadrique, Tello edo Sancho) matxinatu ziren. Gainera, Henrike Don Juan Manuel noble boteretsuenaren alabarekin ezkondu zen, bere egoera indartzearren. Altxamendu horiek Leonorrek eraginak zirelakoan, Petrik (edo Juan Alfonso de Alburquerque kontseilariak) Leonor atxilotu eta exekutatu zuen 1351n.

Horren ostean, Henrikek Portugalera egin zuen ihes. Petriren barkamena lortutakoan, Gaztelara itzuli eta Asturiasen matxinatu zen 1352an. Honela, anaiordearen kontrako gerra latza eta luzea hasi zen. Hasieran, Trastamarako kondea Frantziara joan zen, Joanes II.aren zerbitzupean aritzeko. Geroago, Petri IV.a Aragoikoarekin Gaztelako erregearen kontra borrokatu zen Henrike. Gatazka honetan ia atxilotu zuten Naiaran (1360). Frantziara itzuli zen.

Gaztela eta Aragoiren arteko hurrengo borrokan, Henrikek Aragoiren alde egin zuen berriro, baina oraingo honetan Gaztelako tronuan anaiordea ordezteko laguntza eskatu zuen. Honela, Henrikeren gizon gaztelauek eta frantziarrek (Bertrand du Guesclin buru zutela), Aragoikoekin batera, Petri garaitu zuten. Henrike errege izendatu zuten (1366) eta Petri Baionan babestu zen.

Bien bitartean, Petri I.ak Gaztelaren inbasioa prestatu zuen, ingelesen laguntzarekin. Printze Beltzak arkulari eta zaldun askoz osaturiko armada utzi zuen Petriren esku. Petri Naiaran (1367ko apirilaren 3an) gailendu zen, eta Henrike Frantziara itzuli zen, Karlos V.aren babesera. Hor, armadak berrantolatu eta, Gaztelako hiri frankotako matxinoek zein Du Guesclinen armada frantziarrak lagunduta, Petri gainditu zuen Montielgo guduan (1369ko martxoaren 14an). Petri exekutatuta, Gaztelako koroa Henrikeren esku geratu zen.

Garaipenak garaipen, Henrikek beste bi erregegairi aurre egin behar izan zien: Portugalgo Fernando I.a (Gaztela eta Leongo Antso IV.aren biloba) eta Joanes Gantekoa (Petriren alaba zen Constanza infantarekin ezkonduta). Ingelesen aurkako gatazkan, Frantzia izan zuen lagun. Karlos V.aren esku Gaztelako itsas-armada jarri zuen, Arroxelako setioan parte hartze garrantzitsua izan zuena.

Cocherelgo guduan jasandako porrotaren ostean, Karlos II.a Nafarroakoaren irrika Frantziako koroarekiko izugarri murriztu zen. Soa Iberiar penintsulan kokatuta, ingelesarekin hitzarmena bilatu zen Gaztelako erregearen aurka[2] Frantziarrek Karlos II.ak Logroño hiribildua lortzearren egindako prestaketak Henrike II.ari jakinarazi zioten eta honek Nafarroa inbaditu zuen. Henrike Trastamarakoak, frantziarren aliantzan zuzendutako eraso honen ondorioz, nafar erregea Brionesko ituna sinatzera behartu zuten. Karlosek hogei bat gotorleku utzi behar izan zizkion bakea lortzearren.[3]

Aragoiri dagokionez, kinka larrietan egindako lur eskaintza bat ere ez zuen burutu. Barne politikan erresumaren ekonomia suspertzeari ekin zion. Juduak babestu zituen, nahiz eta gerra zibilean jazarri. Administrazioaren aldaketa bizkortu zuen eta Bizkaiko jaurerria Gaztelarekin batu zuen, Tello anaiaren heriotzaren ostean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. Autrand, Françoise. (1994). Charles V. Fayard, 810 or..
  3. Michaud, Joseph Fr.; Michaud, Louis Gabriel. (1854). Biographie universelle ancienne et moderne. Desplace, 560 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]