Likidezia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ekonomian, aktiboen likidezia aktiboek diru bihurtzeko duten gaitasuna da, salmenta edo bestelako eragiketa baten bitartez eta bere balioa nabarmen galdu gabe. Aktiboa diru zenbat eta aiseago eta azkarrago bihurtu, orduan eta likidoagoa dela esaten da. Dirua bera da aktiborik likidoena, hau da, billete eta txanponak erabateko likidezia dute.

Aktibo oso likidoa adibidez, pertsona batek banku batean gordailu bat izatea da non diru hori edozein momentutan ateratzeko aukera duen, kutxazain baten bitartez ere.[1] Bestalde, ibilgetu higiezin bat saldu behar dela erabakia hartzen denetik, salmentatik dirua lortu arte igaro den denbora luzea bada, aktiboa ez da oso likidoa izango. Salmenta hau diru bihurtzeko prozesua azkartu nahi baldin bada, ibilgetuaren prezioarekiko debaluazioa islatu beharko litzateke.

Orokorrean, aktibo baten errentagarritasuna likideziaren kontrakoa izaten da, hortaz, aktibo batek errentagarritasun txikia emango du likido bihurtzeko denbora luzea bada.

Aktibo likido batek hurrengo ezaugarriak ditu: azkar saldu daiteke, balioaren diru-galtze txikiarekin, edozein momentuan. Merkatu likido batean beti egongo dira saltzaileak eta erosleak prest.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Liquidez - ¿Qué es la liquidez?» debitoor.es https://debitoor.es/glosario/definicion-liquidez. Noiz kontsultatua: 2018-10-01 .


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.