Lilit Teryan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lilit Teryan

Bizitza
JaiotzaTeheran1930eko abenduaren 31
Herrialdea Iran
HeriotzaTeheran2019ko martxoaren 7a (88 urte)
Jarduerak
Jarduerakartista eta eskultorea
Enplegatzailea(k)Islamic Azad University (en) Itzuli

Lilit Teryan edo Liliet Teryan (1930eko abenduaren 31 - 2019ko martxoaren 7a) Irango jatorri armeniarreko eskultorea izan zen. Teheranen debekatuta zegoenean eskultura irakasteari utzi behar izan zion. 2008an hasi zen erakusketak egiten eta gero berriro irakasten. Irango eskulturaren Ama deitu izan diote.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teryan Teheranen jaio zen 1930ean. Hiriko Naderi inguruan jaio zen. Bere gurasoak Armeniakoak ziren. Bere ama Frantzian artista gisa trebatu zen eta aita Teherango Bankuan lan egiten zuen. Amak bere alabari gaitasun artistikoak trebatzen lagundu zion. [1]

Parisen arte formakuntza formala egin zuen Beaux Art Academy-n. [2]

Eskultura irakasteko trebatu zen eta Iranen irakasten lehenetariko bat izan zen. Teherango Unibertsitateko Arte Dekorazioen Fakultatean irakatsi zuen. [3] Iraultzaren ostean eskulturaren irakaskuntza legez kanpokoa bihurtu zen eta irakaskuntza ezkutuan jarraitu behar izan zuen. [4]

Teheranen bere lana lehen aldiz ikusi zuten Teheran Silver Publishing-eko erakusketa batean 2008an. Handik denbora batera eskultura irakasten hasi zen berriro Azad Unibertsitatean. [5] Irango eskulturaren Ama deitu izan diote.

Armeniako alfabetoaren sortzailea den Mesrop Mashtots [4] eta Yeprem Khan Irango heroi nazionalaren estatua bat sortu du. Estatua Teherango Santa Maria elizan dago. [5]

Teryan 2019an hil zen bere jaioterrian [5] eskailera batzuetatik erori ostean. [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]