Lilliput

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lilliput eta Blefuscuko mapa (Hermann Molletek egina, 1726 baino lehen)

Lilliput fikziozko uharte bat da, Jonathan Swiften Gulliver-en bidaiak liburuan agertzen dena. Bere biztanleak oso txikiak ziren, "ez sei hazbete baino altuagoak". Zortziehun yardako kanal batek banatzen zuen Lilliput Blefuscu uhartetik.

Flora eta fauna gure mundukoa baino hamabi aldiz txikiagoa zen. Lilliput-eko hiriburua Mildendo da.

Lilliput eta Blefuscu etsaiak ziren arrautza egosiak nola kraskatzen ziren arrazoiagatik. Liliputarrak alde estutik kraskatzearen aldekoak ziren (muturestuzaleak), eta blefuscutarrak, alde zabaletik (muturzabalzaleak).

Istorioa Ingalaterra eta Frantziaren arteko ezinikusiaren parodia zen, biak etengabeko gerran zeudelako arrazoi hutsalengatik. Arrautzen liskarra Eliza Katolikoaren eta Protestanteen arteko liskarren isla zen (konsubstantziazioa eta transubstantziazioaren liskarra, adibidez).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]