Lindalino

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lindalino fikziozko hiri bat da, Jonathan Swiften Gulliver-en bidaiak liburuan agertzen dena. Balnibarbiko bigarren hiria da. Lindalino Laputa uharte hegalariaren aurka matxinatu zen, arrakastaz. Lindalino izena Dublin izenaren hitz-joko bat da (Lin-da-lin-o = Double-lin = Dublin).

Lindalinori buruzko pasadizoa Ingalaterrak Irlandaren aurka egindako zapalkuntzaren alegoria da. Swiftek idatzita zuen Drapier's Letters izeneko panfleto-sail bat iritzi publikoa astintzeko arazo horri buruz. Lindalinok Dublin irudikatzen du, eta Laputak, aldiz, Ingalaterraren inposatzea. Gulliver-en bidaiak liburuaren lehen argitalpenek ez zuten Lindalinori buruzko pasadizoa sartu. 1899an sartu zuten behin betiko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]