Liseberg
| Liseberg | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | jolas-parkea |
| Herrialdea | Suedia |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | aktiebolag (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1923ko maiatzaren 8a |
| Jasotako sariak | Thea Classic Award (2024) |
| webgune ofiziala | |
Liseberg Goteborgen (Suedia) dagoen jolas-parkea da. 1923an zabaldu zituen ateak.[1] Eskandinaviako jolas-parke bisitatuenetako bat da, urtero hiru milioi bisitari inguru erakartzen baititu.[2] Besteak beste, Balder zurezko errusiar mendia nabarmena da; bi aldiz (2003 eta 2005) munduko zurezko errusiar mendirik onena izendatu dute nazioarteko inkesta handi baten ondorioz.[3] Forbes aldizkariak munduko hamar jolas-parke garrantzitsuenetakotzat ere hautatu du parkea (2005).[4]
Udako denboraldiaz gain, urria eta abendua bitartean ere zabalik egoten da parkea, baina atrakzio gutxiago egiten dira. Halloween garaian, hainbat terrore-etxe eta Eguberrietako azoka izaten dira, Suediako sukaldaritza tradizionalarekin (adibidez, ardo beroa) eta zenbait espezialitaterekin (adibidez, döner kebab, elur-oreinez egina).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ O'Yeah, Zac. (8 March 2019). «Gothenburg: A City Built on Rock 'n' Roll» natgeotraveller.in (National Geographic Traveller India).
- ↑ Lisebergs årsredovisning 2018. Liseberg.se.
- ↑ Wood Roller Coaster Poll Results 2005
- ↑ Forbes.com