Livingston (Eskozia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Livingston
Baile Dhùn Lèibhe
Leivinstoun

Livingston (Eskozia)
Izen ofiziala Livingston
Estatua  Eskozia
Eskualdea Mendebaldeko Lothian
Koordenatuak

55° 53′ 52″ N, 3° 31′ 3″ W / 55.89778°N,3.51750°W / 55.89778; -3.51750Koordenatuak: 55° 53′ 52″ N, 3° 31′ 3″ W / 55.89778°N,3.51750°W / 55.89778; -3.51750

Livingston (Eskozia) hemen kokatua: Eskozia
Livingston (Eskozia)
Livingston (Eskozia)
Posta kodea EH53, EH54
Biztanleria 56.269 bizt. (2011)
Sorrera 1962
Telefono aurrizkia 01506
Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Livingston».

Livingston (Eskoziako gaeleraz: Baile Dhùn Lèibhe, eskozieraz: Leivinstoun), Eskozia erdialdeko udalerria da, Mendebaldeko Lothian eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 56.269 biztanle ditu. Livingston Mendebaldeko Lothiango udaletatik handiena da eta Eskoziako zazpigarren herririk handiena da[1], 2011ko erroldaren arabera 56.269 biztanle baititu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edinburghetik 25 kilometrotara eta Glasgowtik 50era kokaturik dago, hiri handi bien tartean. Hiriaren erdigunea Almond haranaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX mendetik aurrera eskisto-petrolio eremu garrantzitsua izan zen eta mundu mailako garrantzia izan zuen. 1870an esate baterako hiru milioi eskisto tona atera ziren petrolio bila. XX mendearen hasieran munduko toki ugaritan petrolioa aurkitzerakoan gainbehera iritsi bazen ere 1962 arte jarraitu zuten jardunean.

1962an bertan Eskoziako gobernuak Bellsquarry eta Livingston Station herriak batu eta Livingston herri berria eratu zen. Horrela planifikaturiko laugarren herri eskoziarra izan zen. Inguruko Polbeth, West Calder, East Calder, Mid Calder, Uphall Station eta Pumpherston herriekin batera metropoli eremua osatzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Livingston (Eskozia) Aldatu lotura Wikidatan