Lofodonto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Macropus titan espeziearen hortzeriaren irudia (1879), non goi-barailean hortz-eredu bilofodontoa ageri den

Hortz-eredu lofodontoa azalera oklusala gandor tontordunez osaturik duen hortz-eredu bat da. Gandor horiek, goi-baraileko hortzetan lofo izena hartzen dute, lofido izena hartzen duten bitartean behe-barailean. Lofo edo lofido hauek, halaber, aurre- edo atze-hagin bateko gandor bi edo gehiago lotuko dituzte.

Hortz lofondontoak ugaztun belarjaleetan agertzen dira; hala nola, perisodaktilo, primate zein ungulatu askotan.

Haginek bi tontor-pare paraleloki kokatuta erakusten dituztenean, gandor batez konektaturik, eredu bilofodonto edo bilofondotea deritzo (Mundu Zaharreko primateen kasu). Hiru tontor-pare agertzen badira, berriz, eredu trilofodontoa izango dugu (mamutaren kasu).

Eredu lofodontoa Primates ordenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dryopithecus carinthiacus espeziearen goi-baraileko haginak, eredu driopitezinoari jarraiki. Aipagarri da hipokonidoaren bi aldetara, alde bukalean, nabari den Y itxura

Mundu Zaharreko tximinoetan (Cercopithecidae familia) eredu bilofodontoa agertzen den heinean (kolobinoaren kasu), tximino handietan (hau da, tamaina handiko antropoideo ez-gizakietan: gorilak, txinpantzeak, bonoboak eta orangutanak) bost tontor agertzen dituzte hagineko, Y itxurako ildo batez konektatuak, Y-5 eredua edo eredu driopitezinoa eratuz, Dryopithecidae familiako kideen omenez (hala nola, gaur egun iraungia dagoen Dryopithecus generoaren kasu).[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fleagle, John G.. (2013). Primate adaptation and evolution. (3rd ed. argitaraldia) Elsevier/Academic Press ISBN 978-0-12-378632-6. PMC 820107187. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).