Longford konderria
Longford konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Leinster | ||
ISO 3166-2 | IE-LD | ||
Hiriburua | Longford | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°40′00″N 7°45′00″W / 53.666666666667°N 7.75°W | ||
Azalera | 1.091 km² | ||
Mugakideak | Roscommoneko konderria, Leitrimeko konderria, Cavan konderria eta Westmeatheko konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 40.873 (2016) | ||
Dentsitatea | 37,46 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | LD | ||
longford.ie |
Longford konderria (gaeleraz Contae an Longfoirt) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.091 km²-ko azalera dauka eta 39.000 biztanle inguru zituen 2011an. Longford/An Longfort da hiriburua.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shannon ibaiaren arroan kokaturik dago konderria. Lakuak (handiena Ree aintzira), zohikaztegiak, larreak eta hezeguneak dira Longfordeko konderria osatzen dutenak. Nahiko eremu laua da, izan ere mendirik altuena den Carn Clonhugh mendiak 279 metro baino ez baititu.
Herri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Longford/An Longfort (9.601 biztanle), hiriburua
- Ballymahon/Baile Uí Mhatháin (1.802)
- Edgeworthstown/Meathas Troim (1.544)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Farrell leinuaren lurrak izan ziren aintzina. XII mendean normandiarrek inbaditu eta Hugh de Lacy jabetu zen eremuaz. Honek gotorlekuak eta monasterioak eraiki zituen Longforden. XIV mendean ingelesen indarra ahulduz zihoan eta O'Farrelldarrek lurraldea berreskuratu zuten.
1586an eta gehiago Bederatzi Urteko Gerraren ondoren ingelesek kontrola berrezarri zuten eta 1608an konderria Connachtetik atera eta Leinsterren sartu zuten. XVII mendean lurraldea kolonizatua izan zen.
Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michael Gomez (1977- ), boxeolaria
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Longfordeko katedrala
-
Carrigglas Manor jauregia
-
Ardagheko katedralaren aztarnak
-
Ubide Handia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page