Edukira joan

Cavan konderria

Koordenatuak: 53°55′N 7°15′W / 53.917°N 7.250°W / 53.917; -7.250
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cavan konderria
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Ulster
ISO 3166-2IE-CN
HiriburuaCavan
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°55′00″N 7°15′00″W / 53.916666666667°N 7.25°W / 53.916666666667; -7.25
Azalera1.932 km²
MugakideakLeitrimeko konderria, Longfordeko konderria, Westmeatheko konderria, Meatheko konderria, Monaghaneko konderria, Fermanagheko konderria eta Ipar Irlanda
Demografia
Biztanleria73.183 (2011)
Dentsitatea37,88 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00
MatrikulaCN
cavancoco.ie

Cavan konderria (gaeleraz Contae an Chabháin) Irlandako iparraldean dago kokatuta, Ulsterreko probintzian. Ipar Irlandan ez sartzea erabaki zuen hiru konderrietako bat da. 1.931 km2-ko azalera dauka eta 73.183 biztanle zituen 2011an. Cavan/An Cabhán dauka hiriburu eta hiri nagusia.

Laku eta muino ugari dituen konderria da. Ipar-mendebaldean Breifne mendiak daude, punturik altuena 665m garai den Cuilcagh mendia delarik. Bertako maldetan sortzen dira Shannon ibaia, Irlandako luzeena, eta Erne ibaia, Erne aintzirara doana.

"Lakuen konderria" ezizena eman zaio izan ere 365 aintzira baitaude bertan, handiena Lough Sheelin, 18 km²-ko azalera hartzen duena. Aipagarria da Lough Oughter ere, Killykeen Natur Parkearen barnean dagoena.

Herri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan Breifne Erresumaren ekialdea osatzen zuen, horregatik oraindik ere "Breifne konderria" ezizena ematen zaio Leitrimeko konderriarekin batera. Babes naturalak zituen erresumak, izan ere gaizki drenaturiko buztina oztopo baitzen erasotzaileentzat. Connachteko probintziari zegokion arren, 1584ean Erresuma bitan banatu zen, horrela Leitrim (mendebaldeko zatia) Connachten gelditu zen eta Cavan (ekialdekoa) Ulsterren.

Ulsterraren kolonizazioa 1610an hasi zen eta herri berri ugari sortu ziren konderrian, esate baterako Virginia, Bailieborough eta Cootehill. Hala ere aurretik zeuden herriak (Cavan, Belturbet) merkatal herri bihurtu ziren eta besteei gailendu zitzaien.

Irlandako Gosete Handiak gogor jo zituen konderriko eremu batzuk. 1847 urteko negua bereziki gogorra izan zen, tifusak eta kolerak jende ugari hil baitzuen.

1920an egindako bozketan Cavanek Irlandako Errepublika osatzea erabaki zuen.

Abeltzaintza da konderriko jarduera ekonomiko nabarienak. Esnearen produkzioa eta zerri eta txahalen hazkuntza gailentzen da batez ere. Izan ere gaizki drenaturiko buztinezko lur astunak ez du nekazaritzarako aukera handirik ematen animalientzako bazka diren landareak baino ez dira hazten.

Energia iturri oso desberdinak garatu ditu, bai energia eolikoa eta baita zohikatza ere. Bindoo Parke Eolikoa Irlandako bigarren handiena da. 2007an eraiki zuten eta bere 32 errotek 48 MW sortzen dituzte.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol gaelikoa da nagusi. Cavan GAA taldeak bost aldiz irabazi du txapelketa nagusia eta birritan Liga.

Atletismoak ere historia luzea izan du konderrian eta gaur egun bost talde daude: Annalee AC, Bailieborough AC, Innyvale AC, Laragh AC eta Shercock AC.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page