Bederatzi Urteko Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bederatzi Urteko Gerra
Siege of Namur (1692).JPG
Martin Jean-Baptiste le Vieux, Namurreko setioa, 1692ko ekaina
Data 1688ko irailaren 24a1697ko irailaren 20a
Lekua Europa eta amerikar koloniak
Emaitza Ryswickeko ituna
Gudulariak
Royal Standard of the Kingdom of France.svg Frantzia Flag of Cross of Burgundy.svg Espainia
Banner of the Holy Roman Emperor (after 1400).svg Germaniako Erromatar Inperio Santua (tartean Baviera, Brandeburgo, Austria, Saxonia, Austriar Herbehereak eta Palatinatua)
Flag of England.svg Ingalaterra
Flag Portugal (1667).svg Portugal
Flag of Sweden.svg Suedia
Prinsenvlag.svg Probintzia Batuak

Bederatzi Urteko Gerra, Augsburgotar Ligaren Gerra edo Aliantza Handiaren Gerra 1688 eta 1697 artean Europan eta amerikar kolonietan Frantziak eta Augsburgotar Ligak, 1689an Ingalaterrarekin bat egin zuenean Aliantza Handi bilakatuta, egindako gerra izan zen. Gerra Ryswickeko ituna sinatu zutenean amaitu zen.

Gerra Rhin ibaitik haratagoko frantziar hedapena saihesteko egin zuten. Bestetik, Gilen III.a Ingalaterrakoa frantziarrek Jakue II.a Ingalaterrakoa Ingalaterrako tronua berreskuratzeko lagun ez ziezaioten gerran sartu zen[1]. Amerikan Ingalaterrak eta Frantziak kontinente horretako kolonien kontrola izateko borrokatu zuten; kanpaina horrek Gilen Erregearen Gerra du izena.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita Hamar Urteko Gerrak hegoaldeko Alemania erraustu ondoren, 1686an Leopoldo I.a enperadoreak eta zenbait printzipek (tartean Palatinatua, Baviera eta Brandeburgokoek) Augsburgotar Liga osatu zuten, bere lurraldetan frantziar belizismoa gelditzeko asmotan. Segidan, Portugal, Espainia, Suedia eta Probintzia Batuek bat egin zuten aliantzarekin. Nahiz eta jatorrizko helburua Rin defendatzea izan, Frantziarren aurkako koalizio erasotzaile sortu zuten, hau orduko europar potentzia nagusia zelako eta Luis XIV.a Frantziakoak Elisabet Orleansgo dukesa bere ezkonarrebaren aldeko aldarrikapenak egiten zituelako[2].

Frantziak Ingalaterra neutrala izango zela uste zuen, biek Doverreko ituna sinatuta zuten eta. Baina Jakue II.ak Gilen III.a Ingalaterrakoaren mesede tronua galdu zuenean, Londresko tronura frantziarren etsai bat igo zen eta 1689ko maiatzean ingelesak Ligan sartu ziren, handik aurrera Aliantza Handia izena izango zuena[3].

Lehendabiziko kanpainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra 1688an frantziarrek Palatinatua okupatu zutenean hasi zen. Inbasioa bidezkotzeko, Luis XIV.ak Elisabet Orleansgo dukesa bere ezkonarrebaren aldeko eskubideak aldarrikatu zituen. Erasoaldiaren ondorioz, alemaniar printzipek enperadorearekin bat egin zuten, baina, hau oraindik Otomandar Inperioaren aurkako gerra batean sartuta zegoen.

Frantziarrek bere ofentsibari ekin eta 1688an bere armadaren gehienak herrialdea okupatu zuen. Gudaroste batzuek herrialdea arpilatu zuten, hegoaldean dagoen Augsburgoraino ere ailegatuz. Orduan Aliantzak guztiz erantzun eta 1689ko maiatzaren Vienako itunaren ondorioz osatu zen.

Orduko frantziar armada Louvoisek erabat berrantolaturik zegoen eta garai hauetako trebatuena ez ezik handiena era bazen. Izan ere 1688an Luis XIV.ak bere agindupean 375.000 soldadu eta 60.000 itsasgizon inguru zituen. Infanteria uniformatua eta instruitua izateaz gain, baionetak ere erabiltzen zuen. Bere armen artean zaharkituta zegoen bakarra pika bat zen, baina otomandarren aurka aritu ondoren jadanik alde batera utzita zuten[4].

1689an, Luis XIV.ak sei lehor armada osorik zituen. Alemaniakoa, aurreko udazkena inbasioa egin ondoren Aliantzaren armadaren zati handienaren aurka egitea ezin zuenez, Palatinatura mugitu zuen, non Heidelberg, Mannheim, Speyer, Oppenheim eta Worms 1689ko urtarril eta otsailean metodikoki arpilatuak izan ziren. Louvoisek erabaki militar hau bakarrik etsaien aitzinatze gelditzeko asmotan hartu zuen.

Ekintza militarra ez zen batere onuragarria izan frantziarrentzat; Duras mariskalak, frantziar komandantea zena, erdialdeko Rineko ekialdeko bazterrean eutsi egin behar izan zuen eta Baden eta Breisgau baino ez hartzeko gai izan zen, militarki bat ere garrantzirik ez zutenak. Aliatuen armada nagusia, berriz, iparralderaino heldu zen, non aurkarik topatu ez zuten. Karlos V.a Lorenakoak eta Maximiliano II.a Imanolek Mainz setiatu zuten eta Brandenburgoko printzeak Bonn. Honek, frantziarrek lehen egin zuten moduan, hiria bonbardatu zuen, harresietan zulo bat eginez. Mainz 1688ko irailaren 8an errenditu zen. Bonneko gobernadoreak, kikildua izan baino, Mainzetik errefortzuak ailegatu zitzaizkion arte eutsi zuen. Behin hauek iritsi, errenditu ez eta 1688ko urriaren 12ra arte iraun zuen. Bonnen zeuden 6.000 soldadutik 850 baino ez ziren errenditzeko gai. Boufflersek Luxenburgotik lan egiten zuen, 1684an aliatuek hartua izan zena. Cochemen garaipen txiki bat izan arren, ezin izan zuen Mainz edo Bonn berreskuratu.

Irlandako kanpaina (1690–1691)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Jakobiten matxinada

Jakue II.a Ingalaterrakoak berriro Ingalaterrako tronua izan zezan, eta beraz Ingalaterra aliantzatik at izatea, Luis XIV.ak gudarosteak eta laguntza militar eta ekonomikoa eman zizkion Irlandako jakobitei[5]. Gilen Orangekoak orduan Irlandara joan behar izan zuen jakobiten aurka aritzeko. Gudan 1690eko uztaileko Boyneko guduan Gilenek Jakue menderatu eta honen asmoak bertan behera utzi zuen. Gerrak, ostera, 1691eko uztailera arte iraun zuen, noiz Gilenen jenerala zen Ginkelek Aughrimgo guduan frantziar eta irlandar armadak menderatu zituen[6].

Herbeheretako kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar Herbehereetan egindako lehendabiziko gudu gehienak frantziarren aldekoak izan ziren. Adibidez 1689ko abuztuan Walcourteko guduan Jurgi Federiko Waldeckekoak frantziarrak menderatu ondoren, Luxembourg mariskalak 1690ean Fleuruseko guduan eta Catinat jeneralak Staffardako guduan garaipenak lortu zituzten, Saboia okupatuz. Urrian turkoek Belgrado hartu zutenean, frantziarrek pozez hartu zuten, enperadoreak beste fronte bat izango zuelakoan. Itsasoan ere anglo-herbeheretar itsas-armada Beachy Headeko guduan menderatu zuten, baina jakobiten alde egin zutenez eta Mantxako kanala eusteko ahaleginik ez zutenez, ez zuten iraun.

1691n ere frantziarren garaipenak nagusiak izan ziren: Luxembourgek Mons eta Halle konkistatu zituen, baita Leuzeko guduan Waldeck menderatu ere. Era berean, Catinatek Italiarantz jo zuen eta beste armada batek Espainiarantz. 1692an, erregeak berak Namur hartu zuen armada zuzendu zuen eta baita Steinkerqueko guduan Gilenen armada gelditu ere[7].

Itsas-guduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sir George Rooke, britainiar almirantea.

Itsas-gerra nahiz eta berebizikoa ez izan, erabakigarria izan zen. Hasieran frantziar armada bat egina zebilen anglo-herbeheretar armadaren bila eta horrela 1690ean Beachy Headen garaipena lortu zuen. Baina, gerra aurrera joan ahala, egoera guztiz aldatu zen eta 1692an britainiarrek Barfleurren eta La Hoguen garaipen bi lortu zituzten[8]. Gerraren bukaerarako, frantziar itsas-armadaren zati nagusia portuan zegoen, batez ere diruzaintzaren erruagatik baina baita frantziar almiranteen bere itsasontziak ondo zuzentzeko ezgaitasunagatik.

Herbehereetako kanpainaren jarraipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoan porrotak izan arren, lehorrean frantziarrek garaipenak lortuz jarraitu zuten. 1693an Luxembourgek Landengo guduan Gilen menderatu zuen eta baita Charleroi okupatu ere. Frantziak erabateko garaipena lortu zuen Marsagliako guduan. 1694an frantziarrek Katalunia zeharkatu zuten Bartzelona setiatzeko, baina, britainiar itsas-armadaren laguntzagatik setioa jaso egin behar izan zuten.

1695ean Luxembourg hil zenean, frantziarrek bere buruzagirik nagusienetariko bat galdu zuten. Uda hartan, Gilenek Namur hartu zuen. 1696an Torinoko itunaren ondorioz Savoia gerratik at geratu zen. Hau Frantziaren mesederako izan zen, bere gudarosteak iparralderantz mugitu ahal izan baitzituen[9]. Garai haietan goseteak eta atzerapena ziren nagusi.

Bakea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra bukatzeko biribila ez zen bakea adostu zuten. 1697ko irailaren 20ko Rijswijkeko itunaren bitartez statu quo ante bellum mantendu zen. Luis XIV.a Frantziakoak espainiarrei Mons, Luxenburgo eta Kortrijk itzuli zizkien eta Estrasburgo mantendu. Erabaki honen ondorioz Karlos II.a Espainiakoa ondoretzarik gabe hilko zenean, espainiar tronuan borboi bat jartzea espero zuen. Hurrengoa Espainiako Ondorengotzaren Gerra izango zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wolf, John B (1962). The Emergence of the Great Powers: 1685–1715. Harper & Row. ISBN 0061397509
  2. Lynn, John A (1999). The Wars of Louis XIV: 1667–1714. Longman. ISBN 0-582-05629-2
  3. Childs, John (1991). The Nine Years' War and the British Army. Manchester University Press. ISBN 0-7190-3461-2
  4. Childs, John (2003). Warfare in the Seventeenth Century. Cassell. ISBN 0-304-36373-1
  5. Childs, John (1980). The Army, James II and the Glorious Revolution. Manchester University Press
  6. Kinross, John (1998). The Boyne and Aughrim: The War of the Two Kings. The Windrush Press. ISBN 1-900624-07-9
  7. Aubrey, Philip (1979). The Defeat of James Stuart's Armada 1692. Leicester University Press. ISBN 0-7185-1168-9
  8. Bromley, J. S. (ed.) (1971). The New Cambridge Modern History VI: The Rise of Great Britain and Russia 1688–1725. Cambridge University Press. ISBN 0-521-07524-6
  9. Rowlands, Guy (2000). Louis XIV, Vittorio Amedeo II and French Military Failure in Italy, 1689–96. The English Historical Review 115(462): 534–69
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bederatzi Urteko Gerra Aldatu lotura Wikidatan