Lord Johnen gotorlekua

Koordenatuak: 43°20′N 1°55′W / 43.33°N 1.92°W / 43.33; -1.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lord Johnen gotorlekua
Kokapena
Koordenatuak43°20′N 1°55′W / 43.33°N 1.92°W / 43.33; -1.92
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1875
Arkitektura

Lord Johnen gotorlekua Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai Donibane barrutian dagoen gotorleku bat da. Jaizkibel mendiaren mendebaldeko muturrean dago, Arrokandietako gainaldean. Berez, Santa Isabel gazteluaren defentsak dira; horren atzealdea gordetzeaz gain, Jaizkibeldik etor zitezkeen erasoei aurre egiteko aproposa zen. Gaur egun aisialdi eremua da.

1875ean tropa liberalek eraiki zuten. Halere, aurrekariak Lehenengo Karlistaldiatik bazituen.Victor Hugok aipatzen ditu 1843 urtean Pasai Donibanen eginiko egonaldian, orduko egoera deskribatzen.[1]. Izan ere, 1836ko udaran itsas armada britainiarreko zulatzaileak aritu ziren Arrokandietako gotorlekua eta beste txikiago batzuk gotortze lanetan, Lord John Hay izena emanez handienari, hain zuzen 1833an bertaratua eta karlisten begirunea ere irabazi zuen almirantearena. [2].Oinplanoa laukizuzen samarra du (47x25 m) eta hego ekialdeko ertza pixka bat alakatua. Betelan bat du (arroka naturalaren zati bat hartuz), kanpoaldea harlandu zakarraz estalitako horma batez inguratua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Victor Hugo, Joxe Azurmendi (hitzaurrea); Koldo Izagirre (itzultzailea).- Idi Orgaren Karranka: (Euskal Herrian Gaindi, 1843). Donostia: Elkarlanean, 2002. ISBN 84-8331-842-3. Orr.150-151
  2. Arrieta Valverde, Antton.- Euskal Herriko Forteak. Berpizkundetik Karlismora. Tafalla : Txalaparta, 2015. ISBN 978-84-15313-96-0. Orr.178-181.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]