Pasai Donibane

Koordenatuak: 43°19′39″N 1°55′11″W / 43.3275°N 1.9197°W / 43.3275; -1.9197
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasai Donibane
 Euskal Herria
Pasai Donibaneren irudia.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaPasaia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°19′39″N 1°55′11″W / 43.3275°N 1.9197°W / 43.3275; -1.9197
Demografia

Pasai Donibane Pasaiako (Gipuzkoa) udalerriaren barruti bat da. Bertan kokatzen da Pasaiako udaletxea. 2.400 biztanle zituen 2007an, udalerrian gutxien populatuta dagoena izanda. Pasaiako portuaren ekialdean kokatuta dago. Mendebaldean Pasai San Pedro aurrez aurre du, eta ekialdean berriz, Lezo eta Hondarribiarekin muga egiten du.

Denbora laburrez (1887 eta 1897ko errolden artean) Pasaia bi udalerritan banatu zen, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro izenak izan zituztenak.

Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane kalea estua eta irregularra da, uraren eta mendiaren oinarriaren artean zizelkatua. Ondo hartu du etxebizitza batzuek, leku‑premiari aurre egiteko edo, kalearen zati batzuez jabetu izana. Harrigarriak dira, besteak beste: antzina‑antzinako Platain etxea; adreiluz­ko tximini altua, han zegoen portzelana‑fabrika ospetsuaren aztarna bakarra; Arizabalo almirantearen Arizabalo jauregiaren aurrealde barrokoa, armarri galanta duena; eta San Joan Bataiatzailea parrokia‑eliza, XVI. mendean harlanduz egindako eraikin handia, herreriar estiloko portadaz eta erretaula aipagarriaz hornitua. Alboko aldare batean Santa Faustina martiriaren gorputz usteldu gabea gurtzen dute.

Victor Hugo, Frantziako letren jenio handiaren bizileku izan zen etxearen az­pian pasatu eta gaur egun kultura‑jardueratako erabiltzen dute.

Badiara ematen duten eraikinen lerroa Santiago plazan eteten da. Plaza horretan egiten dituzte herri‑jarduera guztiak; horretarako, pilotalekua eta musikarientzako kioskoa ditu. Udaletxea—fatxada guztia harlanduz egina duen eraikin bakarra—arrantzaleen etxebizitza koloretsuen lerroan ageri da.

Kanalarantz aurrera eginda, Bonantzako Santo Kristo basilika dago; han jasotzen dituzte Donibaneko arraunlari kementsuek irabazitako banderak eta garaikurrak.

Puntasko bidean 700 m inguru aurrera egin eta Santa Isabel gaztelua aurkituko dugu, galeria korapilatsuak ditu, itsaslabarreraino hedatzen direnak.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasai Donibaneko Elena Etxebesteren[1] testigantza, Donibanen bertan baserrikoen eta kalekoen euskara ezberdinaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[2][3] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gipuzkeraren barne dagoen Bidasoko hizkera[1] da Pasaiako euskara.[2] Bidasoko hizkera erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat sailkatuta dago. Hala ere, azkenaldian erdialdeko ezaugarriak nagusitzen ari dira hizkera horretan. Pasaiaz gain, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere kokatzen dira hizkera horretan.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Pasai Donibaneko Alde Zaharra»

Pasai Donibaneren erdigunea Pasaiako badia eta Jaizkibel mendi magalaren artean doan kale bakar batek zeharkatzen duelako nabarmentzen da, honela kalearen bi aldeetan honako eraikin historiko kokatuak daudelarik:

Pasai Donibaneko ikuspegi panoramikoa.
Pasai Donibaneko ikuspegi panoramikoa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren eboluzioa
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
2.327 2.349 2.367 2.389 2.418 2.444 2.407 2.400

Iturria: Udalaren webgunea.

Arraunketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak lau arraun talde ditu, Koxtape (historikoki nagusia), Donibaneko Arraunlariak, Yola eta Itsaspe.

Garraiobidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibanetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Bidasoakoa [sic»] ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b «Pasaia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  3. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa