Edukira joan

Losae jainkosa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Losa edo Loxa, baskoien jainkosa bat izan zen, Nafarroako lehen mendeetako bost aldaretan aipatzen dena: Gesalazko kontzejua den Leraten aurkitu zen aldarea, Ziraukiko San Roman elizan dagoena, Allotz kontzejuko Burumendin aurkitutakoa, Girgillao udalerriko Argillaritz lekuan aurkitutako eta Ziraukiko Anitz herri hustuan aurkitu zena. Argiñaritzekoan LOXAE forma irakur daiteke, beste guztietan, ordea LOSAE idatzi zuten[1], edonola ere bere datibo forman. Baliteke, nominatiboan, LOSA edo LOXA izatea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxabe, Luis Maria Zaldua. (2022). Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak. EUSKALTZAINDIA arg ISBN 978-84-125463-9-2. (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]