Edukira joan

Louis Calaferte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Calaferte
Bizitza
JaiotzaTurin1928ko uztailaren 14a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaDijon1994ko maiatzaren 2a (65 urte)
Hobiratze lekuaBlaisy-Bas Churchyard (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eguneroko-idazlea eta antzerkigilea

IMDB: nm0129261 Allocine: 48902 Allmovie: p316361 Edit the value on Wikidata

Louis Calaferte (Turin, 1928ko uztailaren 14a - Dijon, 1994ko maiatzaren 2a) frantses eleberrigilea izan zen.

1930eko hamarraldiaren hasieran Frantziara ihes egin behar izan zuen bere familiarekin. Lyonen txirotasunean eta xenofobiaren mende lan egin behar izan zuen. Hamahiru urte zituela, fabrika batean hasi behar izan zuen lanean. Gerran eta fabrika hartan bizi izan zuen esklabotasun-egoera betirako izan zituen gogoan. Inozenteen requiema (1952), lehenengo liburua eta Gerra da (1953) urte beltz horien lekuko dira. Bere ohar intimoak osatzen duten sei liburuetan jakin-mina eta bilaketa espirituala elkarrekin doazela ikusten da: Le Chemin de Sion (1980, Siongo bidea), L´Or et le plomb (1981, Urrea eta beruna), Lignes intérieures (1985, Barruko lerroak), Le Spectateur immobile (1990, Ikusle geldia), Le Miroir de Janus (1993, Janusen ispilua), Rapports (1996, Harremanak). Droit de cité (Hiri-eskubidea) lanean agertzen da Calaferten ikusmolde politikoa, anarkismo kristautzat hartu izan dena. 1963an Septentrion kontakizun gogorra eta salatzailea idatzi zuen, baina debekatuta egon zen; 1984an argitaratu zen berriro. Bestalde, eleberriarekin zuen distantzia azpimarratu nahian L´Incarnation (1987, Gizakundea) eta La Mécanique des femmes (1992, Emakumeen mekanika) idatzi zituen. Calaferteren antzerkiak ere formak puskatzeko helburua du: Chez les Titch (1971, Titchtarren etxean), Les Derniers Devoirs (1981, Azken betebeharrak).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]