Louis Delgrès

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Louis Delgrès
Buste Louis Delgrès à Petit-Bourg.JPG
Bizitza
Jaiotza Saint-Pierre1766ko abuztuaren  2a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Matouba Itzuli1802ko maiatzaren  28a (35 urte)
Hobiratze lekua Parisko Panteoia
Heriotza modua suizidioa: autoimmolazioa
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak soldadua eta politikaria
Zerbitzu militarra
Gradua koronel
Parte hartutako gatazkak Frantziako Iraultzako Gerrak
Fort Delgrèsen ikus daitekeen memoriala.

Louis Delgrès (Saint-Pierre, Martinika, 1766ko abuztuaren 2a-Matouba, Guadalupe, 1802ko maiatzaren 28a) ofizial mulato eta errebeldeak esklabotzaren aurkako borroka zuzendu zuen. Frantziako Iraultzak 1794an esklabotza ezeztatu zuen baina Napoleonek berriro ere onartu nahi zuen. Delgrèsek horren aurka altxatu zen eta, borrokan, hil zen. Haren oroimenez, Basse-Terreko gotorlekuari bere izena eman zioten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama mulata eta aita zuria ziren. 1783an milizian sartu zen. Militar bezala gaitasun handia erakutsi zuen. Britainiarrek Antilla Frantsesak okupatu nahi zuten eta horren aurkako borroketan hartu zuen parte. Preso harrapatu zuten. Le Havren askatu zuten eta 1799an Guadalupera itzuli zen. Urte berean Napoleón Bonapartek boterea eskuratu zuen eta esklabotza ezeztatzeko hartutako erabakia atzera egiteko borondatea berehala erakutsi zuen; erabakiak garrantzi komertzial eta ekonomiko handia zuen. 1801an Delgràsek, ofizial beltz talde batekin batera, Jean-Baptiste Raymond de Lacrosse kontralmirantearen aurka altxatu ziren. Lacrossek arrazista zen eta beltzen aurkako neurriak hartzen hasi zen. Izan ere, Napoleonek altxamendua geldiarazteko Antoine Richepanse generalaren agindupean espedizio militar handi bat bidali zuen; helburu nagusia matxinatuak suntsitzea zen. Guadalupen setiatuta Delgrès nahiago izan zuen bere aldekoen esku hiltzea militar frantsesen esku baino: 1802ko maiatzaren 28an Guadalupeko Matouba Saint-Clauden, haren jarraitzaileekin batera, eztanda handi batez haien buruak beste egin zuten. [1]

Antilla Frantsesetan Delgrès benetako heroia da eta haren eskultura toki askotan aurki daitezke. Basse-Terreko gotorlekuak bere izena darama eta bertan memorial bat ikus daiteke. Haren izena, bestetik, Parisko Panteoian ikus daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bernard Moitt (1996); Slave women and Resistance in the French Caribbean, Indiana University Press, 243 or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Delgrès Aldatu lotura Wikidatan