Parisko Panteoia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parisko Panteoia
Panthéon
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Paris, Panthéon -- 2014 -- 1676.jpg
Night Paris.jpg
Inside the Pantheon, Paris France (4198912183).jpg
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
MétropoleParis Handiko metropolia
Frantziako udalerriParis
Udalerri barrutiaParisko 5. barrutia
Administrative quarter of ParisSorbonne
Koordenatuak48°50′46″N 2°20′46″E / 48.846198°N 2.346105°E / 48.846198; 2.34610548°50′46″N 2°20′46″E / 48.846198°N 2.346105°E / 48.846198; 2.346105
Historia eta erabilera
Irekiera1758
Inaugurazioa1781
KudeatzaileaCentre des monuments nationaux
Izenaren jatorriaapostolu
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
ArkitektoaJacques-Germain Soufflot
Jean-Baptiste Rondelet (en) Itzuli
Maximilien Brébion (en) Itzuli
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Dimentsioak83 (altuera) m
Ondarea
Mérimée IDPA00088420
Webgune ofiziala

Parisko Panteoia (frantsesez: Le Panthéon), Frantziako hiriburuko monumentu bat da. Parisko V. barrutian dago, Auzo Latindarra deritzonean, Sorbonatik eta Louis Le grand eta Henry IV lizeo elitistetatik gertu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentua eraikitzeko lanak 1764an hasi zituen Jacques-Germain Soufflotek, eta 26 urte beranduago bukatu zituen Jean-Baptiste Rondeletek. Frantziako lehen monumentu neoklasikoetako bat da. Hasiera batean, hiriko patroia den Santa Genovevaren omenezko eliza bat izatea aurreikusita zegoen. Baina, Frantziako Iraultzak, aberriko gizon-emakume gailenen gorpuak hartzeko tenplu bezala balio izatea eragin zuen (frontoian, honako hau dago grabatua: Aux grands hommes la patrie reconnaissante (Gizon-emakume handiei, aberriak esker ona ematen die)).

Napoleonen erorketaren ondoren Antzinako Erregimena berrezarri zenean, eliza bezala zuen erabilera berreskuratu zuen, eta Bigarren Inperioaren garaian mantendu. Frantziako Hirugarren Errepublika iristean, berriro erabilera laikoa eman zitzaion, Victor Hugo idazle ospetsuaren hiletagatik.

Gainean frontoi klasiko bat duen arkupe kolomaduna, Erromako Agriparen Panteoian oinarritua dago; kupula, berriz, Londresko San Paulo Katedralaren kupulan oinarritzen da; eta biak, Bramantek Erroman eginiko San Pietro in Montorioko Tenplutxoaren oinordeko dira.

1851n, Léon Foucaultek bere pendulu ospetsua jarri zuen, Foucaulten pendulua izenez ezagutzen dena. Hantxe egin zuen, eraikinaren altuera handiak esperimentua egiteko modua ematen baitzuen. Esperimentu haren bidez, Lurraren errotazio-mugimendua eta Coriolis efektuaren existentzia frogatu zen. 1995etik, pendulua Panteoian dago berriro.

Hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panteoian hobiratuta daude, besteren artean, Voltaire, Jean-Jacques Rousseau, Jean Paul Marat, Émile Zola, Victor Hugo, Jean Moulin, Marie Curie, Louis Braille, Jean Monnet, Simone Veil eta eraikina eraikitzen hasi zen Jacques-Germain Soufflot arkitektoa.

2002ko azaroaren 30ean, Alexandre Dumas ehortzi zuten Panteoian; Hiru mosketariak lan ospetsuaren egilea. Belus urdinezko mantu batez estalita zegoen zerraldoa, eta mantuan idatzita, mosketarien leloa: «Un pour tous, tous pour un» ("bat guztiontzat, guztiok batentzat"). Ordura arte, Dumasen hondarrak Villers-Cotterêtseko hilerrian egon ziren, Frantziako Aisne departamenduan. Une hartan Frantziako presidentea zen Jacques Chiracek bere hitzaldian esan zuenez, idazle frantziar handienetako batekin egindako bidegabekeria zuzendua geratzen zen ekintza harekin.

Irudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barnealdeko ikuspegi panoramikoa

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Place du Panthéon, 75005
  • Ordutegia:
    • 10:00 - 18:30 apiriletik irailera
    • 10:00 - 18:00 urritik martxora
  • Geltokiak:
    • Metro-M.svgParis m 10 jms.svg Cardinal Lemoine
    • RER.svgParis RER B icon.svg Luxembourg

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]