Lourdes Fernández Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lourdes Fernández Fernández
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Florentziako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria eta erakusketa-komisarioa

Lourdes Fernández Fernández (Donostia, Gipuzkoa, 1961) arte-historialaria, kultura-kudeatzailea eta komisarioa da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen Historian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean , Museologian eta Arte Kritikan Masterra Florentziako Universitá Internazionale dell 'art izenekoan. Luzeegia litzateke urte hauetan guztietan entzule eta irakasle gisa parte hartu dituen espezializazio-ikastaroak, hitzaldiak, kongresuak eta topaketa espezializatuak zerrendatzea.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30 urte baino gehiagoko ibilbide profesionalean, kulturarekin eta arte garaikidearekin lotutako proiektu garrantzitsuak zuzendu ditu, eta honako hauek nabarmendu behar ditugu:

  • Bilboko Arte eta Kultura Garaikidearen Azkuna Zentroa/Alhóndiga Bilbaoko zuzendari nagusia (2012-2018). 2010ean ireki zen, eta bere zuzendaritzan zehar nazioarteko proiekzio zabala lortu zen, tokiko testuinguru kultural eta artistikoan (Euskal Herria) errekonozimendua, eta herritarren inplikazio handia ere bai.[2]
  • ARCOMadrideko zuzendari nagusia. Arte Garaikidearen Nazioarteko Azoka Madrilen (Espainia) (2005-2010). Bere agintaldian, aldaketa nabarmenak egin ziren azokaren egituran, eta parte hartzen zuten galerien aukeraketa zorrotza ezarri zen, ekitaldiaren kalitatea nabarmen hobetzea ahalbidetu zutenak.
  • Manifesta 5eko zuzendaria. (2002-2004) Arte Garaikidearen Europako Biurtekoa, bi urtean behin Europako hiri batean egiten dena. 2004an Donostian egin zen, Massimiliano Gioni eta Marta Kuzmaren komisariotzarekin. Azken Manifesta 12 Palermon egin zen 2018an.
  • DV (Donostia) Galeriako zuzendaria 1994tik 2002ra. Diario Vasco-k sortua, artista gazteak merkaturatzeko eta nazioarteko artea hirian zabaltzeko galeria izan zen.
  • Arte garaikidean egin duen ibilbide luzean, Lourdes Fernándezek hainbat topaketa koordinatu ditu, mahai-inguruetan parte hartu du, hitzaldiak eman ditu, eta epaimahai eta erakunde ugaritako kide izan da, besteak beste: Sofía Erregina Museo Fundazioaren Patronatuko kidea.[3] ICOMeko (International Council of Museums) kidea. UNESCO). Arteen Asturiasko Printzea sarietako epaimahai kidea.[1]
  • 2021ean Bilboko Arte Ederren Museoan, "Womanology: Colección José Ramón Prieto" erakusketa komisariatu zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Lourdes Fernández. .
  2. Batiz, Sheila. (2012-09-25). «La Alhóndiga, a autoexamen» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  3. País, El. (2014-10-15). «Lourdes Fernández y Alberto Ferreiro, nombrados patronos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  4. ARTEINFORMADO. (20210517). «#AlEncuentroCon: Lourdes Fernández sobre 'Womanology: Colección José Ramón Prieto': "El comisario es el propio coleccionista". Entrevistas. may 2021» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lourdes Fernández un megáfono feminista en el mundo de la creación