Lourdes Olaeta
Itxura
| Lourdes Olaeta | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Gernika-Lumo, ? |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Segundo Olaeta |
| Haurrideak | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | dantzaria |
Lourdes Olaeta Torrezuri bizkaitar dantzaria da, Segundo Olaetaren alaba (Gernika). Haurra zelarik Elai-Alai taldearekin egin zuen dantza. Bere anai-arrebek bezala, Parisen egin zituen Dantza Klasikoko ikasketak, eta ondoren Miarritzera joan zen bizitzera. Familia Gernikara itzuli zenean (1948) aitak Olaeta dantza-taldea berriro osatu zuen, eta Lourdes izendatu zuen lehen dantzari. Bilboko Olaeta Eskolako irakasle izan zen, eta dantzan, ikasten, irakasten eta musikagintzan jardun du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.