Javier Olaeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Javier Olaeta
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1923ko irailaren 16a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Gernika-Lumo2016ko apirilaren 6a (92 urte)
Familia
Aita Segundo Olaeta
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak dantzaria eta abeslaria
Musika instrumentua ahotsa

Javier Olaeta Torrezuri (Gernika, 1923ko irailaren 16a - ib., 2016ko apirilaren 6a[1]) bizkaitar dantzaria eta abeslaria izan zen, Segundo Olaetaren semea.

Ingeniari kimikoa zen, eta aseguruetan ere diplomatu zen. Elai-Alai dantza-taldeko kidea izan zelarik, taldearekin Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan ibili zen. Elai-Alai dantza-taldearen zuzendaria izan zen 1991. urtean Gernikan jende aurrera berriro agertu zirenean. 2009. urtean Olaeta balletak: amets baten koreografia erakusketa aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Agiritegian Olaeta Torrezuri neba-arrebek 2008an Bizkaiko Foru Aldundiari dohaintzan eman zioten ondare-funtsa ospatzeko; 2010eko martxora arte egon zen ikusgai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Eskela