Lourdes Peláez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lourdes Peláez
Bizitza
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1976ko maiatzaren 16a (47 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Stade Clermontois BF (en) Itzuli-
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
Altuera184 zentimetro

Lourdes Pelaez San Gil (Las Palmas Kanaria Handikoa, Kanariak, 1976ko maiatzaren 16a- ) saskibaloi jokalari profesional kanariarra da.

Gaur egun Santa Cruz Tenerifekoa kanariar herriko Uni-CajaCanarias taldean jokatzen du nesken Espainiako "Liga Femenina 2B" mailan ("Liga Femenina" eta "Liga Femenina 2A" mailen atzetik). 1.84 metroko garaierarekin hegal moduan jokatzen du jokalari internazional honek.

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balletarekin bi urtez aritu ondoren, asper-asper eginda, saskibaloian jokatzeari hasi zion 11 urterekin.

12 urterekin Sandra Gran Canaria saskibaloi taldean sartu eta 14 urtez aritu zen bertan bi Erregina Kopa eta Ronchetti Kopa lortuz, "lorpen ikusgarria irla txiki baterako", berak esan ohi duen bezala.

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987 Guanartemeko salesiarrak

C.B. Islas Canarias

1988-2002 Sandra Gran Canaria

Caja Rural Canarias

2004-2007 Hondarribia-Irun

2008 Baloncesto Dato Badajoz

2008-2009 Stade Clermontois (Frantzia)

2008-2009 Biurrarena UPV

2009-2010 Hondarribia-Irun

2010- Basket Tara

2011- Uni-CajaCanarias

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999 Erregina Kopa txapelduna

1999 Ronchetti Kopa txapelduna

2000 Erregina Kopa txapelduna

2000 Espainiako Ohore mailako azpitxapelduna

2000 Ronchetti Kopa azpitxapelduna

2000 Iruñeko All-Star-ean partehartzaile

2003 Fiba Europe Cup azpitxapelduna

2003 Fiba Europe Cup txapelketako hiruko saskiraketen liderra

2003 Espainiako Ohore maila osoko bosteko talde titularrean

2003 Espainiako Ohore maila txapelketako hiruko saskiraketen liderra

Espainiako Selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993 Europako jubeniletan zilarra

1994 Europako juniorretan zilarra, Bulgarian

1999 Palmako Universiadan urrea

2001 Europako txapelketan brontzea, Frantzian

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]