Lourdesko Ama Birjinaren eliza (Urretxu)

Koordenatuak: 43°05′20″N 2°19′20″W / 43.088825°N 2.32225°W / 43.088825; -2.32225
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lourdesko Ama Birjinaren eliza (Urretxu)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUrretxu
Koordenatuak43°05′20″N 2°19′20″W / 43.088825°N 2.32225°W / 43.088825; -2.32225
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia

Lourdesko Ama Birjinaren eliza Gipuzkoako Urretxu udalerrian dagoen eliza bat da, Urola Garaia eskualdean. Lourdesko Ama Birjinaren omenez sagaratua dago.

Urretxutik Santa Barbara baselizara doan errepidearen abiapuntuan dago, herrian bertan eta Ipeñarrieta kalean.

1945-1950 artean "Zuloeta" edota "Pagoeta" deritzon mendi tartean neogotiko estiloan eraikia. Elizaz gain multzoa konbentua eta gerora ikastola bilakatutako ikastetxearen eraikinak osatzen dute. 1935ean Aita Pasionistek eraikitako antzinako konbentuaren solairuan altxatua dago.

Aurrealde nagusia, kanpandorrea ez beste harginlanez egina dago. Alboetan hargilana lehen solairurarte iristen da.

2021ean, elizako eraikina bost urterako utzi zioten udalaren esku[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Muriana, Gurutze. «Urretxuko Lourdesko Ama elizan gaur eman dute azkeneko meza» EITB 2021-06-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-05-19) (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]