Luba (Ekuatore Ginea)
| Luba | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Region of Equatorial Guinea | Insular Region |
| Province of Equatorial Guinea | Hegoaldeko Bioko |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 3°27′N 8°33′E / 3.45°N 8.55°E |
![]() | |
| Altitudea | 181 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 7.739 (2012) |
Luba[1] (lehen San Carlos deitua) Ekuatore Gineako hiria da, Hegoaldeko Bioko probintziako hiriburua dena. 2012an 7.739 biztanle zituen. Uharteko mendebaldeko kostaldean dago, sumendi-tontorren azpian, eta zuhaitzak mozteko industriarako eta petrolio-industriarako portua da 2002. urtetik. Nazioarteko gune turistiko garrantzitsua izan zen espainiar kolonizazioaren garaian. Luba kraterreko zientzia-erreserba bertatik gertu dago.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fernando Poo esploratzaile portugaldarrak 1471n aurkitu zuen Lubako badia. 1778ko urriaren 24an, Argelejoseko kondea (Fernando Felipe de los Santos Toro brigadierra) «Santa Catalina», «Soledad» eta Santiago» bergantinetan Boloko badian lehorreratu zen Gineako golkoko lurraldeez jabetzeko eta Karlos III.aren izenean bereganatu zuen lekua. Horrela, badian herri txiki bat eraiki eta gotorlekua, erregearen omenez, San Carlos izenez bataiatu zuten; izan ere, Argelejoseko konde brigadierra eta Primo de Rivera teniente koronela lehorreratu ziren lehen aldiz, Espainiako bandera altxatuz.
Francisco Macías Nguemaen diktaduran, izena aldatu zitzaion San Carlos de Luba izenari, Balache izeneko bubi herrixkako buru (botuku) zen Lubaren omenez. 1910ean, Luba espainiarren aurkako matxinada baten burua izan zen (bere gorpua hiriaren sarreran lurperatu zuten). Era berean, hainbat kale daude herrialdeko hirietan, Botuku Luba izenarekin, haren oroimenez. 1998ko urtarrilean bubi matxinada bat gertatu zen, eta gertaera nagusiak hirian gertatu ziren.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Estilo Liburua» Berria.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cronin, Drew. (2010eko iraila). OPPORTUNITIES LOST: THE RAPIDLY DETERIORATING CONSERVATION STATUS OF THE MONKEYS ON BIOKO ISLAND, EQUATORIAL GUINEA (2010). Universidad Nacional de Guinea Ecuatorial, Drexel University, 7 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «La oposición guineana habla de cientos de presos tras el ataque en la isla de Bioko» El País 1998/01/25.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Ekuatore Gineako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
