Luis II.a Borboi-Condékoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luis II.a Borboi-Condékoa
Louis, Grand Condé.PNG
Bizitza
Jaiotza Paris1621eko irailaren 8a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Fontainebleau1686ko abenduaren 11 (65 urte)
Familia
Aita Henrike II.a Borboi-Condékoa
Ama Charlotte Marguerite Montmorencykoa
Ezkontidea(k) Claire-Clémence de Maillé-Brézé
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea condottieroa eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Hogeita Hamar Urteko Gerra
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb ch0104827
Signature of Louis de Bourbon, Grand Condé at the marriage of his son in December 1663.png

Luis II.a Borboi-Condékoa, "Condé Handia" izenez ezaguna, Frantziako errege-odoleko lehen printzea eta mariskal militar bikaina izan zen. Parisen 1621ean jaio eta Fontainebleaun 1686. urtean hil zen. Henrike II.a Borboi-Condéko printzearen eta Frantziako aristokrata Carlota Margarita de Montmorencykoaren semea zen. Bere noblezia-tituluen artean Condé-ko printzea, Borboiko dukea, Fronsaceko dukea, Enghiengo dukea, Montmorencyko dukea, Sancéko kondea eta Charolaiseko kondea eta Berryko goernadorea dira. Hogeita Hamar Urteko Gerrako jeneral frantses nagusietako bat izan zen, Luis XIV.a Frantziakoaren aurka Fronda Gerran borrokatzen ausartu zena, Faubourg Saint-Antoineko batailan borrokatuz, nahiz eta, azkenean, atzera egin behar izan zuen eta barkamena eskatu zion erregeari, honek eman zion. Chantillyko gazteluaren jabetzako lurretan bizi izan zen, non Condé Museoa dagoen. Zenbaitek "Frantziako Alexandro Handia" dela uste dute.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1641eko maiatzaren 11n Claire-Clémence Maillé-Brézékoarekin, Brézéko andereñoarekin (1629-94), ezkondu zen, Urbain Maillé-Brézékoaren (1598-1650) eta Nicol Plessisekoaren (1587-1635) alaba. eta Richelieu Kardinalaren lehengusina, hamahiru urte zituena. Senar-emazteek lau seme-alaba izan zituzten, horietako hiru goizegi hil egin ziren:

  1. Henrike (1643-1709), Ana Henriketa Bavariakoarekin (1648-1723) ezkondua.
  2. Luis, Borboiko dukea (16521653).
  3. alaba bat, Borboiko andereñoa (16571660).