Mariskal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Mariskala gradu militar bat da, nazioen arabera maila desberdina duena.

Antzinako alemaniar armadan, adibidez, ofizialen mailan, gradu gorena da. Gauza bera gertatzen da Erresuma Batuko eta Frantziako lurreko armadan. Herrialde hauek, gradu honetarako igoera, gerra garaian baino ez dute baimentzen. Alemanez Generalfeldmarschall bezala itzultzen da.

Espainian, Filipe V.a erregearen garaitik behintzat, brigadier eta lotinant jeneral graduen artean dago gradu hau. General osoko lehen lanpostu bezala kontsideratua izan zen. 1889ko uztailaren 20ko lege baten bidez, gradu hau dibisioko general oraingo graduagatik aldatu zen.

Frantziar Iraultzaren aurreko Frantzian, Maréchal de champ izeneko gradua existitzen zen. Gradu honek Napoleonen garaira arte iraun zuen. Espainian erabiltzen zenaren baliokidea da. Baita Maréchal de Francen baliokide bezala. Azken hau frantziar armadako gradurik gorena zen, eta oraindik ere hala da.

RAF britainiarrean, ofizial jeneralek marshall hitza erabiltzen dute euren graduazioetan, jeneral hitzaren ordez.

Historiako mariskalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen mundu gerra (1914-1918)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mundu gerra (1939-1945)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]