Luis II.a Totela
Luis II.a Totela | |||
---|---|---|---|
877ko urriaren 6a - 879ko apirilaren 11 ← Karlos II.a Burusoila - Luis III.a Frantziakoa, Karloman II.a Frantziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 846ko azaroaren 1a | ||
Heriotza | Compiègne, 879ko apirilaren 10a (32 urte) | ||
Hobiratze lekua | Compiègne | ||
Familia | |||
Aita | Karlos II.a Burusoila | ||
Ama | Ermentrude of Orléans | ||
Ezkontidea(k) | Ansgarde of Burgundy (en) (862 (egutegi gregorianoa) - Adelaide of Paris (en) (875 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Karolingiar leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
- Artikulu hau Mendebaldeko Frantziako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luis II.a».
Luis II.a Totela[1] (846ko azaroaren 1a – Compiègne, 879ko apirilaren 11) Akitania (866-877) eta Mendebaldeko Frantziako erregea (877-879) izan zen. Karlos II.a Burusoilaren semea eta Karloman II.aren, Karlos III.aren eta Luis III.aren aita izan zen[2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlos Burusoila enperadorearen eta Ermentrudis Orleansekoaren semea zen. 862an, Pepin II.a Akitaniakoarekin elkar harturik, aitaren aurka matxinatu zen, baina barkatua izan zen. 866an, anaia Karlos Umea hil ondoren, Akitaniako errege bilakatu zen. 877an, aita hil ondoan, Mendebaldeko Frantziako errege hautatu zuten. Hala ere, ez zen inoiz enperadore koroatua izan. Errege kemengabea izan zen eta haren agintaldian lekuko jaunek indarra hartu zuten tronuaren bizkarretik. Akitania dukerri bilakatu zen[3].
Ezkontzak eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]862an Ansgarda Burgundiakoarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan izan zituzten: Luis, Gisella, Karloman eta Hildegarda. Ansgardarengandik bereizi ondoren, 875ean Adelaida Pariskoarekin ezkondu zen; alaba bat, Ermentrude, eta seme bat, Karlos, izan zituzten[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-05-25).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Carolingian Kings of the Western Franks (France). historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-25).
- ↑ Louis II "the Stammerer", king of the West Franks. geni.com (Noiz kontsultatua: 2016-05-25).
Aurrekoa Karlos Umea |
Akitaniako erregea 866-877 |
Ondorengoa Mendebaldeko Frantziari lotua |
Aurrekoa Karlos II.a Burusoila |
Mendebaldeko Frantziako erregea 877-879 |
Ondorengoa Luis III.a eta Karloman II.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis II.a Totela |