Karloman I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karloman I.a
Carloman1.jpg
Frankoen erregea

0768-10-09 - 0771-12-04
Pepin Laburra - Karlomagno
Bizitza
Jaiotza Soissons751
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Samoussy771ko abenduaren  8a (19/20 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Familia
Aita Pepin Laburra
Ama Betrada Laongoa
Ezkontidea(k) Gerberga, Queen of the Franks Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Karolingiar leinua
Jarduerak
Jarduerak subiranoa eta monarka
Artikulu hau frankoen erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karloman».

Karloman I.a (751ko ekainaren 28a - Samoussy, Aisne departamenduan, 771ko abenduaren 4a) frankoen erregea izan zen 768tik 771 arte. Pepin Laburraren eta Bertrada de Laonen bigarren semea zen, eta Karlomagnoren anaia.

Aita hil ondoren, 768ko urrian Karlomagno frankoen errege Noyonen kontsakratzen zuten bitartean, Karlomanek egun berean jaso zuen gantzudura Soissonsen; Soissonseko Erresumako hiriburu bihurtu zen.

Gerberga-rekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten.

Karloman eta Karlomagno ez ziren ongi konpontzen, ez zuten elkar ulertzen. Bertrada ama saiatu zen bi anaien arteko desadostasunak baretzen. 770an adiskidetu ziren bi anaiak.

Karlomanek, azken ordua gertu zuela ikustean, bere eremuetako asko Reimsko Saint-Rémi elizari utzi zizkion.

Karloman 771ko abenduan hil zen, Samoussyko jauregian. Ordutik aurrera Karlomagno izango zen frankoen jaun bakarra.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karloman I.a Aldatu lotura Wikidatan