Luisa Roldán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luisa Roldán
Luisa Roldán
Luisa Roldánen San Ginés de la Jara irudia
Datu pertsonalak
Izen osoa Luisa Ignacia Roldán Villavicencio
Ezizena La Roldana
Jaio 1652ko irailaren 8a
Sevilla (Espainia)
Hil 1706ko urtarrilaren 10a
Madril (Espainia)

Luisa Ignacia Roldán (Sevilla, 1652ko irailaren 8a - Madril, 1706ko urtarrilaren 10a), izengoitiz La Roldana deitua, espainiar eskultore barrokoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Roldán eskultorearen alaba eta ikaslea izan zen. 1671ean Luis Antonio Navarro eskultorearekin ezkondu zen; ondoko urteetan elkarrekin lan egin zuten Sevillan. 1686-1688 bitartean, Cádizen jardun zuen eta, besteak beste, zurezko eskulturak zizelkatu zituen katedralerako. 1688an Madrilen kokatu zen, eta 1692an Karlos II.aren ganbera-eskultore lanpostua erdietsi zuen[1]. Filipe V.arekin ere postu berean lan egiten jarraitu zuen[2], 1706an hil zen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luisa Roldán Aldatu lotura Wikidatan